Bilboko Zirkuitua, urriaren 5ean hasiko da, Otxarkoagoako Udaltegian

Bizkaie! 2023-09-27 10:16   Kulturea

Auzoetarako dobako hamar antzerki-proposamen izango dira.

Bilboko Zirkuituaren denporaldi barria Bilboko auzoetara bueltauko da urriaren 5ean. Bilboko Udalaren ekimena da, Bizkaiko uriburuko eta inguruko antzerki-taldeen jarduerea sustatzen dauena; talderik gehienak amateurrak edo erdiprofesionalak dira.

Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako udaltegietan eta Solokoetxe Institutua, eguenero, abenduaren 28ra arte, sortzaile barrien lanak erakutsiko dira eta uriko antzerki-taldeek bilbotarrakana eroango ditue euren proposamen eszenikoak, doban.

Edizino honetan ondoko konpainia honeek hartuko dabe parte: NexoTeatro, El violín desafinado de Ingres; Las Paralelas, El golpe; Mejillon Tigre Kolektiboa, Hitz esana (euskeraz); Arimaktore, Siempre juntos; Luna Llena, Tuper XXX eta ¡Porque me oprime el corsé!; Companya del Bac, La Prudencia; Bea Insa, Helenas ¿de Troya?; Totum, 2113; eta Kaleka Teatro, Todo el tiempo del mundo.

2023an, Bilboko Zirkuituan parte hartzen daben obra guztiak programauko dira lehen aldiz ziklo honetan, ¡Porque me oprime el corsé! obrea ezeze, izan be, barriro bueltauko dira zirkuitura, aurreko edizinoko arrakastaeren ondoren.

Egitaraua

- Urriak 5 (19:00): El violín desafinado de Ingres, NextoTeatro, Otxarkoagoako Udaltegian.

- Urriak 19 (19:00): El Golpe, Las paralelas, Basurtoko Udaltegian.

- Urriak 29 (19:00): Hitz esana, Mejillón Tigre Kolektiboa, Begoñako Udaltegian.

- Zemendiak 2 (19:00): Siempre juntos, Arimaktore, San Franziskoko Udaltegian.

- Zemendiak 9 (19:00): Tuper XXX, Luna Llena, Solokoetxe Institutua.

- Zemendiak 16 (19:00): La Prudencía, Companyia del Bac, Zorrotzako Udaltegian.

- Zemendiak 23 (19:00): Helenas ¿de Troya?, Bea Insa, Otxarkoagako Udaltegian.

- Zemendiak 30 (19:00): ¡Por que me oprime el corsé!, Luna Llena, San Franziskoko Udaltegian.

- Abenduak 7 (19:00): 2113, Totum, Begoñako Udaltegian.

- Abenduak 21 (19:00): Todo el tiempo del mundo, Kaleka Teatro, rekaldeko Udalegian.

Informazino gehiago hemen.

Bilboko Zirkuitua

Helburuak bi dira: Bertoko sortzaileak bultzatzea eta antzerkia uriko auzoetara hurreratzea. Programa horren bidez, antzerki eta jantza-talde barriei aukerea emoten jake euren lana taularatzeko eta jentaurrean erakusteko.

Udal programa honek, bestalde, uriko kultur eskaintza deszentralizau gura du, izan be, ia auzo guztietara zabaldu da. Orain hamarkada bat baino gehiago martxan jarri zanetik, eskaintzea handituz joan da, saio gehiago eskainiz eta agertoki gehiagotara helduz.

Ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadin bere arloan. Gainera, asko dira urte horreetan guztietan eremu profesionalera salto egin daben konpainiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu