Plazara alkartea sortu da
2023-09-27 08:24 Euskerea berbagaiEuskerea ikusgarriagoa, gehiago entzun eta erabiliagoa izatea du helburu.
2023ko irailaren 26an, Europako hizkuntzen egunean, Euskal Herriko txokoetako euskaltzaleak Azkaineko plazan alkartu dira Plazara proiektuaren aurkezpen publikoan parte hartzeko.
12 hilebeteko sortze prozesuaren ondorioz, Plazara sortu da. Ibilbide eta jatorri askotako lagunez inguraturik, dinamika 2, 3 dimensino, 4 lan ardatz eta 11 ames txiki dituan proiektua aurkeztu dabe Xan Aire, Irati Fernandez Arbelaitz, Eneko Gorri eta Kamila Harluxet Gratien kideek.
Jenteagaz batzen, egiturea sortzen, buruak formatzen eta lehen eskaerei erantzuten pasau dabe urtea lau kideek. Ez genduan pentsetan hainbesteko lana zanik holako tresna bat sortzea, autortu dau Eneko Gorri mediazino erreferenteak, Baina bidean, gauza eder asko biziten gabiz,; baita korapilo txiki batzuk deskubriduten be. Urte batez, persona eta eragile askogaz batau ondoren indartu eta egokitua izan da Plazara.
Euskalgintzako beste eragile batzuekaz partekatutako anbizinoa dau alkarteak. Euskerea ikusgarriagoa, gehiago entzun eta erabiliagoa izatea, Euskal Herriko plazetan, besteak beste, lantegietako jangelan, ikastolako atarian, lagunarteko poteoan, urietako kaleetan, herrietako jaietan, plazetako merkatuetan, lan-munduan, instituzinoetan eta alkarteetan, halanda ze, egunerokoan.
Bide horretan ekarpena egiteko, hizkuntza mediazinoan oinarrituko dau bere lana Plazarak erdaldunentzat euskerea hurrago, euskaldunentzat presenteago eta egiturentzat praktikoago izateko adierazo dabe. Hiru lurraldeetan, 35-49 urte artekoen % 85 erdalduna da eta ama eskoletako umeen % 47k euskeraz ikasten dau. Hizkuntzea, herria eta herritarren arteko loturak indartu behar dira nabarmendu dabe.
Atxikimendu kanpainea
Urte beteko ibilbideagaz, Plazara alkarteak ez dau lanposturik sortu ahal izan. Proiektu barriak garatu ahal izateko, Plazatik altxa dezagun Plazara izentautako kanpaineari ekin deutse, Plazarak aurrera egiteko hoberena bazkidetzea da, adierazo dau Kamila Harluxet Gratien kideak.
Horretarako, urteko bazkidetza proponiduko da 10€, 20€ eta 50€ artean. Babes ekonomiko eta moralaz gan, herritarrek kide bilakatzeko aukerea izango dabe, proiektuan sartuz, disponibilidade eta zaletasunen arabera.
Azken deialdi bat egin dabe Plazarako kideek, egoitza tekniko bat lortzeko hain zuzen be. 40m² inguruko lokal bat behar dabe, materiala gordeteko eta tailertxo bat finkatzeko, izan be, momentuz, bulego finko barik lan egin dabe.
Informazino gehiago eta parte hartu hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!