Zemendiaren 4an Bilboko kaleak beteteko dei egin dau euskalgintzeak
2023-09-26 13:36 Euskerea berbagaiManifestazinoa 17:00etan hasiko da Bilboko Euskalduna Jauregian.
Gaur, Hizkuntzen Europako egunean, euskalgintzako erakunde nagusietako ordezkariak batu dira Bilbon, Euskalduna Jauregiaren aurrean, zemendiaren 4an bertan hasiko den manifestazinoari buruzko zehetasunak emoteko.
Zemendiaren 4ko manifestazinoa arratsaldeko 17:00etan hasiko da Euskalduna Jauregian eta Bilboko udaletxean egingo da amaiera-ekitaldia. Azken urteetan euskerearen alde egindako manifestazio jentetsuena izango dala aurreikusi dabe.
Joan den maiatzaren 10ean EAEko Auzitegi Nagusiaren atarian egin bezela, euskeraren normalizazinoaren kontrako epaien aurrean desadostasuna agertu dabe bertaratutakoek: Erandioko Udalekoa, Uliazpi Fundazinoari buruzkoa, Barakaldokoa, Irungo udaltzainena edo euskera hizkuntza gatxegia dala arrazoitu eban Laudioko sententzia gogoratu zituen, besteak beste. Eta, agerraldi haretan azpimarratu zan lez, euskeraren kontrako oldarraldia salatzeko asmoz zemendiaren 4an Bilboko kaleak beteteko deia egin dau Euskalgintzearen Kontseiluak.
Euskereagaz bat horretan adierazo nahi izan dabe oldarraldi eta olatu erreakzionarioen gainetik euskerearen normalizazinoan eta bizibarritzean eragiteko eta sakontzeko momentua dala. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko euskerearen aldeko hizkuntza politiketan salto bat egiteko sasoia dala. Eta horretarako, euskaltzale guztiok eta, oro har, hizkuntza bardintasunean eta aniztasunaren errespetuan sinisten dogun guztiok noranzko bateratuan ekitea ezinbestekoa da esan dau Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!