Bertso Bazkari Metaleroa irailaren 30ean, Diman

Bizkaie! 2023-09-25 12:17   Musikea

VII. Dimetal Fest: Hilaren 29 eta 30ean.

Diman makinatxu bat kontzertu eta jarduera iragarri ditue, besteak beste, mahai-ingurua (Bertan, jaialdietako atontzaileak eta musikariak, besteak beste, Alma Culter taldeko Marilu Gonzalez Tudanca, jaialdi ereduen gainean hausnartu (tokiko jaialdi autogestionatu eta irabazi asmorik bakoak vs negozio ereduko makrojaialdiak) eta euren bizipenak konpartidu eta ideak eztabaidatuko ditue bertaratutakoakaz), metal bertso bazkaria, dj-ak eta 11 talderen kontzertuak Pi L.T taldearen itzulerearen kontzertu bakarra, Asgarth, Cobra, Rodeo, We Exist Even Dead, Bullets of Misery, Calathea, Alma Culter, Penny Fleck, Kristonak eta Numen.

- Irailak 29, ostirala:

18:00etan, Penny Fleck, Alma Culter, Bullets of Misery, Asgarth eta Pi L.T. . Ostean, Dimetaleroak DJ.

- Irailak 30, zapatua

11:30ean, mahai-ingurua Abaroa aretoan.

14:30ean, metal bertso bazkaria. Bertsolariak: Oihana Bartra eta Paule Loizaga, gitarristea Kapi Guarrotxena. Frontoi handiko aparkalekuan. Txartelak 18 euroan salgai aldez aurretik Dimako udaletxean eta Baltzola jatetxean eta egunean bertan txosnan. Menua: entranteak, paellea, postrea, edariak eta kafea.

18:00etan, kontzertuak: Calathea, Rodeo, We Exist Even Dead, Numen, Cobra eta Kristonak. Ostean, DJ Jarros.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu