Hazparke eta Muttikoak, Taldekako Xilabaren lehenengo irabazleak

Bizkaie! 2023-09-25 09:45   Bertsolaritzea

Zazpi saio geratzen dira lehenengo ligaxkan.

Muttikoak eta 3Kasko taldeak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Irailaren 22an emon eutson hasierea Taldekako Xilaba 2023 sariketeak. Ozazen izan zan lehenengo saioa, bertan Hazkarpe taldeak irabazi eutson Kakoiak taldeari. Kakoiak taldean dagoz Beñat Larrory, Aetz Etxart, Xan Alkhat, Joanes Etxebarria, eta Leire Casamajou eta Hazparke taldean, barriz, Irantzu Idoate,  Ortzi Idoate eta Nahia Sasco.

Hurrengo egunean, irailak 23an hain zuzen be, Muttikoak (Irati Alcantarilla,  Haize Lekuona, Ibai Lekuona eta Miren Artetxe) 3Kaskori  (Maialen Berra,  Lur Rentería eta Marga Berra) irabazi eutson. Urruñako Berttolinen izan zan bigarren saio hau.

Zazpi saio geratzen dira lehenengo ligaxkan: Sara, Amenduze-Eihera, Hendaia, Baionan bi, Hazparne eta Aldude. Lehen finalerdia urriaren 28an izango da Muskildin eta bigarrena Azkainen zemendiaren 4an. Final handia Aiherran izango da zemendiaren 18an, bertso bazkariaren ondoren.

Hurrengo saioak asteburu honetan izango dira, irailaren 29an Saran eta 30ean Amenduzen: Lizaieta (Etxahun Azkarraga, Ellande Alfaro, Haira eta Karlos Aizpurua) vs Kakoiak (Beñat Larrory, Aetz Etxart, Xan Alkhat, Joanes Etxebarria, eta Leire Casamajou) eta Eskukula (Pettan Prebende, Bittor Thikoipe, Ramuntxo Christy eta Paul Moal) vs. Ez dok 5 (Maddi Sarasua, Battitt Crouspeyre, Oier Urreizti, Xermin Camblong eta Joana Itzaina), hurranez hurran.

Irudia: Hazkarpe eta Kakoiak.

Ikusi hemen bideoak.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu