Zeanuriko Udalak UEMAko kide izatea erabagi dau
2023-09-22 10:42 Euskerea berbagaiAbendutik aurrera, UEMAko 102. udalerria izango da Zeanuri.
EH Bilduko bost ordezkarien eta EAJko lau ordezkarien aldeko botoakaz, Zeanuriko Udalak UEMAko kide izatea erabagi dau, iraileko udal osoko ohiko bilkuran.
Bizkaia hegoaldeko herria da Zeanuri. Arratia eskualdean dago, Ibaizabal haranaren eta Gorbeiako mendizerrearen artean. Danetara, 1.271 biztanle ditu eta euskaldunen indizea % 87,3koa da. UEMAra sartzeko erabagiaz, udalean zein udalerrian hizkuntza normalizazinoan eregiteko asmoa du Zeanuriko Udalak, pausu barriak emonez.
UEMAren ohiko Batzar Nagusia, aldiz, abenduan egingo dabe, eta orduan aztertuko ditue mankomunidadera sartzeko herriek egindako eskaerak. Batzar horretan Zeanuriren eskaerea onartzean, UEMAko kide dan 102. udalerria izango da.
UEMAk martian gainditu eban 100 udalen kopurua eta orain arteko ibilbidea gogoratzeko eta bidelagunei eskerrak emoteko egindako ekitaldian nabarmendu eben lez, hasieran zenbait udalek sortutako mankomunidadea inoiz baino sendoago dago gaur egun. Zeanuri batzean, 306.00 biztanleko lurgune euskalduna izango dira UEMAko kide diran udalerrien artean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!