'Eclipse Total' lanak edegiko dau La Fundición Aretoaren denporaldia

Bizkaie! 2023-09-22 09:16   Kulturea

Antzerki-egiletza Onenaren Max 2023 Saria irabazi dau.

'Eclipse total'. Pont Flotant | Ikusi handiago | Argazki originala

La Fundición Bilboko aretoak denporaldi barriari emongo deutso hasierea Antzerki-egiletza Onenaren Max 2023 Saria irabazi dauen Eclipse total lanaren emonaldi bigaz, urriaren 7an eta 8an. Antzezlanak urte bi daroaz Espainiako uri nagusietan.

Ikuskizun ospetsu horrek Valentziako Pont Flotant konpainia beteranoaren proposamen barriena da, 2000. urtean Àlex Cantó, Joan Collado, Jesús Muñoz eta Pau Ponsek sortua. Eclipse total lanak, heriotzearen tabua da berbagaia, halanda ze, umorean dau oinarrri.

Obra horren aurretik, irailean bertan, estreinaldi bi eskainiko ditue Antzerki Alternatiboaren Sarearen 2023 Zirkuituari esker. Asteburu honetan, 23an eta 24an hain zuzen be, We Are Not Penelope (Sobre la fidelidad) egongo da ikusgai, gaur egungo desleialtasunari eta teknologia barriak horretan daben eraginari buruzko antzerki-ikuskizuna. Obra horren sortzaileak, Joele Anastasi, Nuno Nolasco eta Antonio L. Pedraza artistak dira.

Horrezaz gan, irailaren 30ean eta urriaren 1an Galiziako Elahood konpainiaren jantzearen txandea izango da. Uriko jantzen ikuspegi garaikidea da, eta Sabela Domínguez eta Julia Laport dira protagonistak.

Ikuskizun guztietarako sarrerak salgai dagoz Kutxabank sarean eta aretoko leihatilan. Prezioa 14 eurokoa da, baina 7 euroko eskaintza berezia dago online bitartez erosten daben lehenengoentzat.

Azken buruan, emonaldi guztietan, ikusleek kortesiazko garagardao botilak izango ditue.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu