Jagoba Arrasate Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2023-09-22 07:55   Bertsolaritzea

Zapatuan, irailaren 23an, gaueko 21:00etan, ETB1en.

Taxoaren izango da aste honetan Hitzetik Hortzera, Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileagaz. Horrezaz gan, Eibarko Arrate auzoko eta Donostiako Euskal Jaietako bertso saioko bertsoaldiak izango dira 

2018an heldu zan Jagoba Arrasate Osasuna futbol taldera entrenatzaile lanak egiteko; seigarren denporaldiari ekin barri deutso berriatuarrak. 2022-2023 denporaldia ahaztezina izan zan Osasuna eta bere jarraitzaileentzat, izan be, Espainiako gizonezkoen futbol liga txapelketan emoitza ona lortzeaz gan, Errege Kopako finalera sailkatzea lortu eben.

Futbolaz gan, bertsolaritzaz be berba egingo dau Mirari Martiarenak Jagoba Arrasategaz, Osasunarentzat hain momentu bereziak izan diran horretan, bertsotan ikusi izan baitogu Berriatuko entrenatzailea. Bertsozaletasunaz, bertso-eskolako garaiaz, bertsoak entzuteko momentuez edo bertsoak emoten deutsonaz egingo dabbe berba.

Gauzak esateko eta adierazoteko modu naturaltzat dau bertsoa Arrasatek. Bertsolariakaz osotutako hamaikakoa edo berritxuarraren bertsoaldi kuttuna be ezagutuko dogu aste honetako Hitzetik Hortzeran.

Donostia eta Eibarko bertsoaldiak

Eibarko Arrate auzoan, jaien egitarauaren barruan egiten dan bertso afariko bertsoaldiak entzungo ditugu: Jon Mikel Mujikaren esanetara kantau eben Jexux Mari Irazu, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colinak.

Bestetik, Donostiako Euskal Jaietan egiten dan jaialdiko bertsoak be entzuteko aukerea izango da: Alaia Martin, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Nerea Elustondo eta Sustrai Colina izan ziran kantuan eta Maite Berriozabal ibili zan gai-jartzaile lanetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu