Onartua euskerearen erabilerea Kongresuan
2023-09-21 12:55 Euskerea berbagaiEstaduko hizkuntza ofizialak erabili ahal izan daitezan.
Azkenean lortu dabe aldarazpenean zuzenketa bat jasotea hizkera juridikoan euskerearen, katalanaren eta galegoaren erabilerea normalizetako. Behe Ganberan onartuko diran legeak Kongresuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira eta zuzenketearen arabera benetako bersinotzat joko dira Estaduko hizkuntza guztietan.
Euskera, katalana eta galegoa Kongresura ekarri ditugu askatasunaren eta demokraziaren izenean, Berbon bidez txalotu dau Joseba Agirretxea diputadu jeltzaleak Diputaduen Kongresuaren Araudiaren erreformea onartu izana Behe Ganberearen jardueran Estaduko hizkuntza ofizial guztiak erabili ahal izan daitezan. Aldarazpen hau aurkeztu eben Euskal Taldeak (EAJ-PNV), Talde Sozialisteak, SUMAR talde nazino-anitzak, Errepublikarrak eta Euskal Herria Bilduk eta Junts per Catalunya alderdiaren babesa jaso eban.
Era berean, Euskal Taldeak gehikuntza zuzenketea sartu deutso hasierako proposamenari, Behe Ganberan onartuko diran legeak Kongresuko Aldizkari Ofizialean argitaratuak izan daitezan Estaduko hizkuntza ofizial guztietan eta danak benetako bersinotzat jo daitezan: Legeak hizkuntza ofizial guztietan benetakotzat joteak ahalbidetuko dau lege honeek balio juridikoa izatea eta hori aurrerapauso esanguratsua izango da euskerearen, katalanaren eta galegoaren normaltasunerako, hizkera juridikoari jagokonez, azaldu dau Agirretxeak.
Beste alde batetik, diputadu jeltzaleak salatu egin dau Partido Popularrak, beste behin be, Estaduko hizkuntza ofiziala defendiduteko aukerea galdu dauela eta Vox-en jarrera autoritarioa kritikau dau beste garai batekoa dalako. Amaitzeko esan dauenez, ezinbestekoa da euskereari bide barriak zabaltzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!