Neomak taldeak 'Aioiai' single barria kaleratu dau

Bizkaie! 2023-09-21 08:20   Musikea

Kantua eta bideoklipa argitaratu ditu Neomak taldeak.

Lehen diskoaren ostean, taldeak kaleratzen dauen lehen kantua da. 2022an lehen diskoa argitaratu eban Neomak musika taldeak eta Aioiai izeneko kantua eta bideoklipa aurkeztu barri ditue. Neomak-ek sustraitzat dituan musika tresna tradizionalak baztertu barik, beste soinu, dinamika, estilo eta estetika bat bilatu nahi izan ditu kantu barrian. 

Bideoklipean, orain arte izandako estetikea baztertu eta jojera urbanorako bidea hartu dute. Bestalde, mobimentua txertatu deutse kantuari. Paula Bravo jantzari zarauztarraren koreografiapean, zazpi jantzarik hartu dabe parte bideoklipean.

Produkzinoa Jimbo Paez musikari madrildarraren emoitzea da eta grabazinoa Haritz Harreguyren gidaritzapean egin dabe. Bideoklipa Ane Berriotxoak zuzendu dau eta Badator etxea arduratu da produkzinoaz. 

Hainbat urtez, gazte-gaztetatik, ibili dira zazpi emakume honeek oholtzaz oholtza eta orain urte bi inguru sorturiko Neomak proiektua horren emoitzea da. Beti alboan izan dituen instrumentu tradizionalei uko egin barik, soinu organikoetatik apur bat aldendu eta soinu elektronikoetan esperimentetako bidea hartu dau Neomak taldeak.

Aioiai  kantu barria ardura afektiboaz jabetu, zuk nahi dozun moduan interpretau eta jantza egiteko kantua dala dino taldeak. 

Kontzertuak

- Irailaren 29an, Urnietan.

- Irailaren 30ean, Orion.

- Urriaren 6tik 15era Korea eta Japonian emongo ditue kontzertuak:




Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu