Durangaldeko herrietako ondare bizia erakutsiko deuskue hamar hitzordutan
2023-09-20 10:16 KultureaOndarearen Europako Jardunadien harian datoz ekitaldiok.
Urrian zehar, astegoienetan, Durangaldeko ohiturak, jantzak, ipuinak eta bizimodua ezagutzeko aukerea izango da. Ekitaldi bat izan ezik (Izurtzako Etxaburutorreko bisitea), euskaraz egingo dira ekitaldi eta bisita guztiak. Ekitaldi askotan gastronomia izango dabe gehigarri: Gaztaina jana, txitxiburduntzia, txokolate jana edota tostadak probetako aukera.
Ekitadiak doakoak dira, baina aurrez izena emon behar da, lekua mugatua dalako.
Bizkaiko Foru Aldundiak egokitu dauen webgunean (ondareabizkaia.eus) emon behar da izena.
Gerediaga Elkarteak Ondarearen Europako Jardunaldiak atontzeko Garai, Abadiño, Berriz, Atxondo,Otxandio, Zaldibar, Iurreta, Mallabia, Mañaria eta Izurtzako udalen laguntzea jaso dau. Abadiñoko ekitadia Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak be babesten dau.
Hitzorduak eta herrika, honeek dira Gerediaga Elkarteak diseinau eta koordinetan dituan ekitaldiak Durangaldean Ondarearen Europako Jardunaldien barruan:
Irailaren 30ean, goizeko 10:30ean, Errituak eta ohiturak Ibilbide gidatua eta produktuak probetako aukerea. Gidariak eta hizlariak Juan Mari Totorika eta Lazaro Milikua.
Urriaren 1ean, 11:30ean, Abadiñoko Leire Milikua Larramendiren Lur Gainean Itzal azpian (20229 saiakerea ardatz hartuta, egileak zuzendutako barriketaldia Alazne Itxauspe Elolagaz eta Leire Ayala Mazorriagagaz.
Dantzari Dantza + Berrizko San Pedro jaietan jantzariek edaten dabe pontxea probetako aukerea egongo da. Pontxe horren errezetea sekretua da eta udaletxean
dago gordeta.
Urriaren 8an, Atxondon; hilaren 14an. Otxandion; 15ean, Zaldibarren; 21ean, Iurretan; 22an, Mallabian; 28an, Mañarian; eta 29an, Izurtzan.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!