Patxi Zubizarretak 2023ko Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala jaso dau
2023-09-20 08:47 KultureaZerria (Erein argitaletxea) lanari esker.
Patxi Zubizarretak Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala jaso dau Zerria lanari esker. Kultura eta Kirol Ministerioak emondako saria 30.000 eurokoa da.
Epaimahaiak obrearen kalidadea azpimarratu dau, izan be, kalidade narratibo bikaina eta kontakizun potente baten bitartez, gisa izakereari buruzko hausnarketa hipnotikoa egiten dau. Horrezaz gan, idazleak, haren fintasun eta idazkera dotoreagaz, mingarritasunean edertasuna topetea lortzen dau eta gazteentzako literatura bilakatu da, adierazo dau epaimahiak.
Kultura eta Kirol Ministerioak emoten dau saria, estaduko edozein hizkuntza ofizialetan idatzitako eta 2022an Espainian argitaratutako egile baten lan bat saritzeko.
Maria José Gálvez Salvador, Kultura eta Kirol Ministerioko Liburu, Komiki eta Irakurketaren zuzendari nagusia izan da epaimahaiko buru eta Jesus González González, Espainiako Liburu, Irakurketa eta Letren Sustapeneko zuzendariorde nagusia, presidenteordea.
Patxi Zubizarreta
Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964) euskal idazlea da. Euskal Filologiako ikasketak egin zituan Gasteizen. Lau aldiz eskuratu dau Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria; 1998an, Gizon izandako mutila; 2006an Pantaleon badoa; 2010ean Xia Tenzinen bidaia miresgarria; eta 2019an Korri, Kuru, korri! lanei esker hain zuzen be.
Horrezaz gan, Zerria liburuari esker Lizardi Sariaren XL. edizinoa irabazi eban. Genero eta diziplinak bateratuz, ikuskizun eta performance ugari eskaintzen jarraitzen dau idazle Ordiziarrak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!