ELEN-ek Europari eskatu deutso euskerea, katalana eta galizierea Europako hizkuntza ofizialtzat hartu daizala
2023-09-19 07:58 Euskerea berbagaiELEN Europako lurralde-hizkuntzak sustatzeko eta babesteko lan egiten dauen nazinoarteko erakundea da.
Gaur egun 175 erakunde kide ditu, 25 estadutan 50 hizkuntza ordezkatzen dituenak, baita Iberiar Peninsulako hizkuntza guztiak be. Oro har, ELENeko kideek hizkuntza horreetako 40 miloe hiztun baino gehiago ordezkatzen ditue, Europar Batasuneko biztanleriaren ia % 10 eta gobernuen eta nazinoarteko erakundeen aurrean hizkuntza horreetako hiztunen ahotsa izatea dau helburu.
ELENek pozik hartu dau euskerea, katalana eta galizierea EBko eskubide osoko hizkuntza ofizialtzat hartzeko Espainiak egindako proposamena eta bere kide Euskalgintzearen Kontseilua, Plataforma per la Llengua, Òmnium Cultural, A Mesa pola Normalización Lingüística, Obra Cultural Balear eta Acció Cultural País Valenciàgaz batera, gaur Kontseilura batutako EBko estadu kideei Espainiaren proposamena babesteko eskatu deutse. ELENek gure erakunde kideakaz batera urte luzez egin dau kanpainea helburu horretarako.
Proposamenak gaur, irailak 19, eztabaidatu eta botauko dira EBko Kontseiluan
Hizkuntza ofizial legez hartzeak onura praktiko ugari dakarz, baita estatus ofizialak emoten dauen prestigioa be. Era berean, EBri aukerea emongo leukio hizkuntza-aniztasuna babesteko eta herritarrei beren hizkuntza EBko erakundeakaz erabilteko aukerea emateko bere politikearen mailan izateko.
Hizkuntza horreek barrubatu ezkero eragina oso positiboa izango da eta urrats handia gure hizkuntzen onarpenerako eta normalizazinorako bidean, Europa mailako estatus ofiziala oinarrizkoa baita hiztunen hizkuntza-eskubideak babesteko. Era guztietako 500 lege-xedapen baino gehiago dagoz EBko hizkuntza ofizialen presentzia eta erabilerea eskatzen dabenak, bereziki konsumitzaileei eragiten deutsenenean. Eta hori oso garrantzitsua da, personen eguneroko bizitzan zuzeneko eta zeharkako eragina dauelako. Azkenik, hizkuntzen inklusinoa mugarri garrantzitsua izango da, EBk Europaren eta estadu kideen izakera eleaniztuna onartzen dauela esan nahiko leukelako. Halan da be, badakigu hori ez litzatekeela hizkuntzen gitxiagotzearen amaierea izango, oraindino bide luzea dago egiteko. Esangura horretan, fronte guztietan lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dogu, gure hizkuntzei merezidu daben autortzea emoteko eta gure herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!