Dinamartxi, Tolosa eta Ondarru arteko ibilbide berezia

Amaia Larruzea 2023-09-18 07:50   Ibilian-ibilian

Ondarroa kolorez jazten daben Zapato Azulegaz batera, Dinamartxi eta bizikleta martxi izaten da.

Ondarroa kolorez jazten daben Zapato Azulegaz batera, Dinamartxi eta bizikleta martxi izaten da. Horrek dira Ondarroan behin eta barriz, urtero, jai giro itzelari abiapuntua emoten deutsen kirol omenaldi jarduerak. Ondarroa eta inguruko herritarrak erabat sartzen dira jarduera eta eskintza horreetan, izan be, barikuan, gaueko 23:00etan, Ondarroan autobusa hartzen dabe Tolosara. Bertatik, gauez eta egunez, oinezkoak 14:00ak aldera heltzen dira Ondarroara eta bizkikletako martxakoakaz alkartzen dira. Alkarregaz, Alamedatik Alde Zaharrera igaroten dira kalejiran eta Zapato Azuleko jai handiari emoten deutse hasierea.

Aurtongoa ibilbidea ederra izan da, aurreko urtean baino jente gehiago batu da. Autobusa bete egin zan, betetakoan, akabo! Behobiako lasterketearen  antzera, Dinamartxi be, ondo igarten da badatorrela... Radixun atontzaileek adierazo dabenez, jenti bizikletak armaxutik ataten hasi de daneako. Urtin tzir nun danik be ez dakixenak ta on Marino Lejarretan kamiseti jantzixe ikusten douz, beste batek bizikleta elektrikun ei dule bera be esan dosku, bizikleteroz de postal deitzen dotzau guk. Umorea ez da falta bertan, giro ederra eta osasuntsua.

Urtero lez, laguntzaile eta bolondresen beharraz ohartarazoten dabe, horrek barik ez zalako posible izango. Deban anoa-postu ederra egon zan eta asko eskertzen da behin eguna argituta holakoak eukitea. Nabarmentzekoa da, Zelatunen, goizeko 03:00-04:00 bitartean, Dinamartxikoentzat fondea edegitea eta zeozertxu hartu ahal izana bertan. Gainera, aurton, busti barik! Gabaz aurrera egiteko, ikaragarria da Zelatuneko geldialdia.

Atontzaileek ohartarazoten dabenez, lehiarik bako lasterketea da, izan be, Zelatunen eta Zestoan esaterako, danok barriz alkartzan gara. Bakotxak bere erritmoa jarten dau, baina beti be azkenengo txanpea batera egiten da, Saturreraneko bidetik Ondarroara doana hain zuzen. Atontzaileen esanetean, bai mendiz bai bizikletaz danak osoik alla birdizela herrire, lagun arteko erronka bat baño ez dalako. Ta atzanengoko aholku, entrena baik, etxin geatu! bestiok gozau!

Beraz, aurton be, Dina Bilbao handia omenduta, Zapato Azuleko ospakizunean ondi etorri ederra jasota, lagun artean, herritar artean eta ezagun artean, mendian gora eta behera, herririk herri, giro alai, umoretsu eta osasuntsuan. Ondarroako herritarren esanetan, Auiminyulinblu txalo eder bat danoi!!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu