'Ahoskerearen lanketa didaktikoa' berbaldia emon dau Lourdes Oñederrak Bilbon

Bizkaie! 2023-09-15 13:01   Euskerea berbagai

Euskadiko euskaltegien sareak gaur ekin deutso 2023-2024 ikasturteari.

Euskadiko euskaltegien sareak gaur ekin deutso 2023-2024 ikasturteari Bilboko Euskalduna Jauregian. Ekitaldian Lourdes Oñederra Euskaltzaindiko Ahoskera Batzordeburuak Ahoskeraren lanketa didaktikoa hitzaldia emon dau. Ahoskeraren inguruko galdera eta ideen inguruan hausnartu dau Oñederrak gaia egungo euskerearen testuinguruan kokatu eta fonologiaren ikuspuntutik aztertuz. Ahoskereak hizkuntza baten barruan dauen tokia, zelan funtzionetan duen edota zein osogai dituan aztertu dau Lourdes Oñederrak gaur Euskalduna Jauregian emondako berbaldian.

Ekitaldian Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeroaileak, Jokin Azkue HABEko zuzendariak, Aize Otaño euskaltegi pribatuen ordezkariak eta Marian Toledo udal euskaltegien ordezkariek be parte hartu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu