Garagarrilean eta abuztuan 27.371 bisitari izan dira

Bizkaie! 2023-09-15 11:14   Kulturea

BFA-k kudeatutako museoek eta guneek harrera bikaina izan dabe udan, 500 jarduera inguru eskainiz.

Aurtengo uda oso baikorra izan da Arkeologi Museoa, Arrantzaleen Museoa, Euskal Herria Museoa, El Pobaleko Burdinola, Omako Basoa, Santimamiñe, Ondare Aretoa, Rekalde Aretoa, Muñatones Gaztelua, Txakolin Museoa-Txakolingunea eta La Encartada Fabrika-Museoa guneetarako.

Garagarrilean eta abuztuan 27.371 bisitari izan ditue. Bizkaiko hamaika museo, areto eta guneek (Arkeologi Museoa, Arrantzaleen Museoa, Euskal Herria Museoa, El Pobal Burdinola, Omako Basoa, Santimamiñe, Ondare Aretoa, Errekalde Aretoa, Muñatones Gaztelua, Txakolin Museoa-Txakolingunea eta La Encartada Fabrika-Museoa) % 8 gehitu dabe bisitarien kopurua.

Euskal Herria Museoa eta Arkeologi Museoa izan dira garagarrilean eta abuztuan bisitari gehien izan dituen museoak. Euskal Herria Museoak % 17 egin dau gora 2022. urteagaz alderatuta. Arkeologi Museoak, 2009. urtean edegi ebenetik, bisitari-errekorrak lortu ditu, 3802 bisitari, hain zuzen be. Eta gune interesgarrien artean, Santimamiñek % 25eko igoerea izan dau udan.

Azpimarratzekoa da, Omako Basoari 2023ko udagoienean ofizialki edegi aurretik emon jakon bultzadea, izan be, harrera bikaina izan dau basoaren sorkuntza-prozesurako bisita gidatuen programazinoak eta garagarrilean eta abuztuan 1.197 persona hurreratu dira bertara. Bisita-programa hori amaituta dago eta une honetan Basoa zarratuta dago 2023ko udagoienean behin betiko edegi arte.

Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta aretoek egitarau zabala jarri dabe publikoaren eskura: 400 jarduera baino gehiago, ikuskizunetan, tailerretan, bisita gidatuetan, artegileakaz egindako topaketetan eta bestelakoetan. Eskaintza erakargarria, askotarikoa eta kalidadekoa da, eta gero eta jente gehiagok aukeratzen dau eskaintza hori.

Oso datu onak dira beren izakera bereziagaitik nabarmentzen diran jarduera eta erakusketen programa baterako, Bizkaiko ondarea hurretik ezagutzeko aukerea emoten baitabe, ia modu esklusiboan, bisitarako kalidade oso altua eskaintzen daben talde txikiek osotua. Museoak, intereseko guneak eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako ibilbide historikoen kalidadeagaitik eta historia, ohiturak, hizkuntza eta, azken batean, ondarearen nortasuna hainbat ikuspegitatik erakusteko dedikazinoagaitik nabarmentzen dira.

Foru museoetara hurreratu diran bisitari gehienak Euskal Herrikoak izan dira, baina Estaduko hainbat uritatik etorritako personen ehuneko handi bat be badago, baita Frantziatik, Italiatik, Alemaniatik, Asiatik, Afrikatik, Ozeaniatik, Ipar Amerikatik, Hego Amerikatik edo Erdialdeko Amerikatik, besteak beste, etorritakoak be.

Programazinoa

Foru museoen aurtengo programazinoa askotarikoa da: Arrantzaleen Museoak urtea amaitu arte jarraituko dau bere 75. urteurreneko jarduerakaz; Txakolin Museoa Txakolinguneak Bakioko hainbat margolariren lanak ezagutzeko aukerea emongo deusku, Bakioko Margozaleak erakusketearen bidez; Gernikako Euskal Herria Museoak gai baten inguruko izakerako erakusketa iraunkorrerako bisitak eskainiko ditu, besteak beste, Euskal Kultura bisitara edo Emakumeen artean paseatzen bisitaldira, baita ikasleentzako eta familientzako tailerretara be; bestalde, Arkeologi Museoan Euskal Herriko megalitismoari buruzko Megalitoak erakusketaz gozau geinke.

Irailean El Pobaleko Burdinolan atonduko diran ekintzen artean, Muskizko San Julian eleizan grabatutako itsasontziak erakusketea eta Pobeñarako urtekerea nabarmentzen dira. Muñatones Gazteluan, udako kanpaineari amaierea emoteko, "Erdi Aroko aisialdia" egingo da, Erdi Aroko bizimodua ezagutzeko aukerea, irailaren 9ko eta 10eko astegoienean.

Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoak fabrikarako bisita gidatuak antolatzen ditu eta Materia, ofizioa eta arima izeneko aldi baterako erakusketea eskaintzen dau, ACT Ehungintza Sortzeko Elkarteagaz alkarlanean. Ondare aretoan José Manuel Rozas margolariaren erakusketea dago eta Rekalde Aretoak Ertibil Bizkaia Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltaria hartu dau; bertan, beren proiektu sortzailea Bizkaian jorratu daben hogei artista barriren lanak bisitau daitekez.

Jarduera guztiak www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean konsultau daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu