Bilboko Udal Musika Bandeak Sorian emongo dau kontzertua
2023-09-15 09:41 MusikeaHitzordua irailaren 17an da.
Soriako XXXI. Udagoien Musikalean, José R. Pascual Vilaplanak zuzenduta eta Sérgio Carolino tuba portugaldarra bakarlari dala, Bilboko taldeak Philip Wilby, Andrew Batterham, Philip Sparke eta J. Vicent Egea lako autoreek bandarako egindako pieza garrantzitsuenetako batzuk interpretauko ditu.
Kontzertua 20:00etan hasiko da, Soriako Audientziaren Jauregian eta Bilboko Udal Musika Bandeak 2023-2024 denporaldian uritik kanpo eskainiko dauen lehen kontzertua izango da.
Bilboko Udal Musika Bandako 40 musikarik baino gehiagok bandarako egindako pieza garrantzitsuenetako batzuk interpretauko ditue, besteak beste, Philip Wilbyren
"Paganini Variations", Andrew Batterhamen "Concertino para tuba y banda" eta Philip Sparkeren "Metamorfosis sinfonicas sobre temas de la Sinfonía 3 de Saint-Saëns". Kontzertuari amaierea emoteko, Soriako publikoak hain gustoko dauen J. Vicent Egearen Poema sanjuanero" obra ezaguna joko dau, 2012ko edizinoko jaialdirako enkargautako obrea.
Musika-bandak, historian zehar, inguruko kulturearen isla izan dira. Taldeon idiosinkrasia funtzionalean hainbat eremu hartzen dira, soziala, pedagogikoa eta, zelan ez, artistikoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!