Huntza Bartzelona, Madril eta Valentzian
2023-09-15 08:41 MusikeaAgur kontzertua baino lehen estadu mailako azkenengo datak iragarri ditue.
Bilboko Miiribillan izango da azkenengo kontzertua 2024ko zezeilean baina hurrengo urrian Herrialde Katalanetan eta Espainian agur esango dau talde Gizpuzkoarrak. Bartzelonan, Madrilen eta Valentziako Festardor jaialdian izango dira kontzertuak.
Bartzelonan Huntzak joko dau baina Madrilgo kontzertuan Nøgen donostiarrek be emongo dabe kontzertua.
Huntza
2014an sortu zan Huntza, unibersidade giroan, eszenatoki gaineko lehen agerpena 2016ko martian egin eban arren. Ia hamar urteko ibilbidea egin dau, trikitixa doinuak eta euskerea Euskal Herriko eta nazinoarteko txoko askotara eroanez.
Ibilde emonkorrean, 250 kontzertu inguru emon, 30 kantutik gora sortu eta hiru disko argitaratu ditue: Ertzetatik, 2016an; Xilema, 2018an; eta Ezin ezer espero, 2021an.
Aldapan gora kantuagaz lortu dau oihartzunik handiena, duda barik, YouTuben entzunaldi gehien dituan euskarazko kantua izatera heldu baita, ia 14 miloe erreprodukzino, hain zuzen be.
Behin betirako izango da hori guztia eta desio horregaz itxiko ditu oholtzak Huntzak: «Argiak itzaltzean piztuta jarrai daiala Huntzaren musikeak, plaza zein kaleak, tabernak eta gaztetxeak, etxeak eta barrenak jantzan jarten».
Sarrerak
Bartzelona
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!