Ilaski Serrano ETB1eko aurkezlea izango da aste honetako Hitzetik Hortzerako gonbidatua
2023-09-14 11:02 BertsolaritzeaZapatuan, hilak 16, gaueko 21:00etan ETB1en denboraldi barriari ekingo deutso Hitzetik Hortzera programeak.
Euskal Herriko txoko guztietan ezaguna da Ilaski Serrano, azken 25 urtean egindako telebista saio guztiakaz sartu baita jentearen etxera.
Lanbidea eta komunikazinoa biziteari buruz ibiliko dira barriketan Mirari Martiarena eta biak.
Horrezaz gain, Mihiluzeren bigarren denboraldia aztertuko dabe: ETB1eko lehiaketa ezagunak egindako ibilbideari errepasoa eginez eta dauen erantzun bikanari buruz berba egingo dabe. Eta zelan ez, bertsoa eta bertsolaritzea izango ditue berbagai, izan be, Ilaski bertsozalea izateaz gan 2022ko Txapelketa Nagusiko zuzeneko saioak aurkeztu zituan ETB1en Jon Martinegaz batera.
Plentzia eta Muetzeko jaialdiak
Jaialdi bietako bertsoaldiez gozetako aukerea izango dogu Hitzetik Hortzeran. San Antolinetako bertso-jaialdia egin zan Plentzian eta bertan kantuan ibili ziran Sustrai Colina, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio. Erlantz Ibargurengoitiak egin zituan gai-jartzaile lanak.
Muetzen, barriz, Amaia Agirreren esanetara ibili ziran Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus eta Julio Soto.
Ganerakoan, denporaldi honetan bertso jarri musikatuak be izango dabe euren tartea Hitzetik Hortzeran. Lehen programa honetan Joanes Illarregik jarritako bertsoak entzungo ditugu. 'Presari' jarri deutsoz leitzarrak bertsoak eta alboan izan ditu Eneko Sierra eta Beñat Atxustegi musikariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!