Zemendiaren 17an aurkeztuko dau Habi taldeak 'Ohartu' disko barria
2023-09-14 10:39 MusikeaAurrerapen kantua Oinatzak da.
Jon Ander Artolak (bateria) eta Yeray Gasconek (ahotsa eta gitarrak) orain dala 5 urte Habi sortu eben eta ordutik disko bi (Loratu, autoprodukzinoa, 2018, eta Koloreak, Elkar, 2020), EP bat (Helmuga, Elkar, 2022) eta Etxekalte taldeagaz batera single bat erdi bana (Arimak denboran, Elkar, 2021) plazaratu ditue.
Orain, barriz, Ohartu izenburuko lan barri bategaz datoz.
Disko barria be Elkar estudioan grabau dabe, Victor Sanchezen laguntzinoagazn (egia esan, taldearen hirugarren kidea da Victor).
Disko barria inoiz baino zuzenagoa eta rockeroagoa da. Gitarreroagoa, beti be Jonanen bateriak ondo lagunduta. Oraingoan be Yerayren ahotsaren ehundurea nabarmentzen da.
Talde bikaina da Habi eta oraindino ezagutzen ez badozu, disko hau behingoz ezagutzeko atxaki parebakoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!