Praktikaturen Mintzalagun egitasmoa lehen aldiz egingo da Ipar Euskal Herrian

Bizkaie! 2023-09-14 07:55   Euskerea berbagai

Praktikau euskeraz geugaz, erraza da. 

Horixe da AEKren Praktikatu zerbitzuak 2023-2024 ikasturterako martxan ipini dauen kanpainearen leloa. Parte-hartzea erraza da, izan be, izena emon besterik ez da egin behar; ondoren, zure herriko dinamizatzaileak aukeren barri emon eta ondo djatortzun taldea eskainiko deutsu. Mintzapraktikea egiteaz gan, lagunak egiteko aukerea izango dozu. Horixe islatu nahi izan dabe, hain zuzen be, bideo honetan.

Urriko lehen egunetan hasiko dira alkartzen berbalagunak, mintzakideak eta mintzalagunak. Danetara, ikasturte barrian 95 herritan, hasi Garraldatik eta Lanestosaraino edo Tuteratik Zumaiaraino. Aurten, gainera, bada barritasunik, izan be, lehenengoz, mintzalagun taldeak atonduko dira Lapurdiko Donibane Lohizune, Getaria, Urruña eta Ziburun.

AEKren Praktikatu zerbitzuak euskerazko aisialdia sustatzen jarraituko dau ekintza berezien bidez. Joan dan ikasturtean, esaterako, 350 ekintza baino gehiago atondi zituen, besteak beste tailerrak, ibilalditxuak, mintzodromoak, astegoienetan egonaldiak, udako ibiltaria, Zilegi Asteak...

Horrezaz gan, hitanoa lantzeko Hiketalagun proiektuak aurrera jarraituko dau, alkarri hika berba egiteko talde barrien sorrerea sustatuz. Familientzako Gurasolagun taldeetan be segiduko dabe olgetek, txangoek eta tailerrak egiten, helduek eta umeek alkarregaz euskeraz berba egiteko aukerea izan deien. Eta, azaroan, online taldeak be hasiko dira lanean. Parte-hartzea doban da eta kide guztiek deskontuak eta sariak eskuratu leikiez.

Informazino gehiago eskuratu edo izena emoteko: www.praktikatu.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu