Zabalik dago Ahalduntze Bertso Eskola Feministan izena emoteko epea

Bizkaie! 2023-09-13 11:10   Bertsolaritzea

Urriaren 21an hasiko da ikasturtea. Hilean behin, zapatu goizez (10:00-14:00). 

Bederatzigarren ikasturtea dau bertso-eskola feministeak eta urriaren 21ean hasiko da eskolea. Irailaren 29rako emon behar da izena, formularioa betez.

Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi daben emakume* bertsolarientzako eskolea da Ahalduntze Bertso Eskola Feministea. Bat egin nahi izan ezkero, izen-emotea zabalik dago, izan be, irailaren 29a baino lehen emon behar da izena hemen.

Urriaren 21an hasiko da ikasturtea. Hilean behin, zapatu goizez (10:00-14:00). Ikasturtea 2023ko urrian hasi eta 2024ko bagilean amaituko da.

Talde bi sortuko dira: Bat Amasa-Villabonako Subijana etxean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan batuko da eta bestea, barriz, Durangoko Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan. Ikasturtean zehar talde biak batera batzeko egunak be jarriko dira.

Zehetasunak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu