Irailaren 30era arte jasoko ditue bertso idatziak XV. Balendin Enbeita lehiaketan

Bizkaie! 2023-09-13 09:45   Bertsolaritzea

Zeuk nahi dozun gaiari, zeuk nahi dozun bertso moldean, zeuk nahi dozun heldulekutik.

Balendin Enbeita bertsolari handiak, bat-bateko bertsoak bikain kanteteaz gan, gogoko eban bere gustuko gaiari patxadaz idaztea be. Eta horixe da, hain zuzen be, orain eskatzen deutsueguna, hau da, zuen gustuko gaia aukeratu eta bertso-sorta eder bat gogoz idazteko. Urte bi ez deutsuegu emongo, ze holako lehiaketek, ondotxo dakizuenez, zenbait muga izaten ditue.

Oinarriak

Parte-hartzaileak

Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzailek hartu leike parte. Edadearen arabera, atal bi bereizi ditue:

• Helduak: 18 urte edo gehiagokoak.

• Gazteak: 17 urtera artekoak.

Egin beharreko lana

Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak izango dira parte-hartzaile guztientzat.

• Helduen atalean, parte-hartzaile bakotxak gitxienez 8 bertso egin beharko ditu eta gehienez 12.

• Gazteen atalean, parte-hartzaile bakotxak gitxienez 6 bertso egin beharko ditu eta gehienez 10.

Parte-hartzaile bakotxzak nahi beste bertso-sorta aurkeztu leikez.

Epea eta baldintzak

• Lanak jasoteko azkeneko eguna 2023ko irailaren 30a izango da.

• Bertso guztiek barriak izan behar dabe, hau da, beste inon saritu edo argitaratu bakoak.

Sariak

Helduentzat:

• 1. saria: txapela, 1.000€ eta garaikurra.

• 2. saria: 700€ eta garaikurra.

• 3. saria: 400€ eta garaikurra.

Gazteentzat:

• 1. Saria: txapela, 300€ eta garaikurra.

• 2. Saria: 200€ eta garaikurra.

• 3. saria: 100€ eta garaikurra.

Bertso jartzaile batek ezingo dau sari bat baino gehiago jaso; halandaze, lortzen dauen saririk handiena emongo jako.

Nora eta zelan bialdu

Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bialdu daitekez.

• Posta arruntez bialtzekotan, bertsopapelean ez dau egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakotxa izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia agiri dala. Gutunazal bietan bertsogilea zein ataletara aurkezten dan zehaztu behar da.

Hona hemen gure helbidea:

XV. Balendin Enbeita Saria
Algortako Bertsolari Eskolea (ALBE)
Martikoena 16, 2. pisua.

48992 Getxo

• Bertsoak posta elektronikoz bialdu gura badira, Word formatuko dokumentu bi bialdu behar dira. Batean bertso sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren zehetasunak. Hona hemen gure helbide elektronikoa:

balendinenbeita@gmail.com

Epaiketea eta saria emotea

• Epaimahaia ALBEk eratuko dau eta sariak ALBE Gala ekitaldiaren barruan emongo dira.

• Epaimhaiaren erabagia aldaezina izango da.

• Epaimahaiak sariren bat jauberik barik itxi leike, bai eta akzesit bat edo beste emon be, holan erabagi ezkero.

Lanen jaubetzea eta bestelakoak

• ALBEk izango dau saritutako lanak argitaratzeko eskubide osoa eta bera izango da saritutako zein argitaratutako lanen jaube.

• Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau honeek guztiak onartzea dakar.

Arautegi honetan jasoten ez dan edozein gorabeheratan, ALBEk izango dau erabagiteko ahalmena.

Lehiaketeari buruzko informazino gehiago:

Telefono zenbakia: 605 704 385
E-maila: albegetxo@gmail.com
Webgunea: www.albe.eus




Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu