Bertan behera Eli ‘Paperboy’ Reed-ek BBK Salan emon behar eban kontzertua

Bizkaie! 2023-09-13 08:22   Musikea

Artistearen osasun-arrazoiak izan dira Bilbora ez etorteko motiboa.

Eli ‘Paperboy’ Reed | Ikusi handiago | Argazki originala

Zapatuan, irailaren 16an, Bilboko BBK Salan egitekoa zan Eli ‘Paperboy’ Reed-en kontzertua bertan behera geratu da artistearen osasun-arrazoiak dirala-eta. Kale Nagusiko eremuak programautako Hiriz Hiri zikloaren barruan jo behar eban soulman estadubatuarrak, baina momentu honetan New Yorken gaixorik dago covidak jota, eta Estaduan zehar egitekoa zan birea bertan behera itxi behar izan dau oso-osorik.

Bilboko kontzerturako sarrerak erosi zituenek ordaindutako zenbateko osoa berreskuratuko dabe; erosketea online egin bazan, itzulketa automatikoa izango da. Sarrerak leihatilan erosi bazituen, gaurtik bertatik eskatu daiteke dirua bueltetako bide beretik.

BBK Salak, Emankor Sarea/Noise On Tour sustatzaileak eta Eli ‘Paperboy’ Reed-ek berak eta bere taldeak izugarri sentiduten ditue ezusteko honek Bilboko jenteari eragindako eragozpenak eta jakinarazo nahi dabe daborduko lanean dabizela artistearen birea birkokatzeko ahalik eta azkarren. Asmoa da, ahal izan ezkero, hasieran iragarritako uri guztietako bisitak egitea.

Udazken Soinuak. JOE HENRY (Irailaren 15ean, 20:00etan, BBK Salan)

Joe Henryk hiru aldiz Grammy saria irabazi dauenak aztarna magikoa eta parebakoa itxi dau amerikar musika herrikoian, bai bakarlari lez, bai azken hamarkadetako produktore iparramerikar garrantzitsuenetako bat bezela.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu