Ikasturte honetako Bertso eskolan izena emoteko epea edegi dau Elgoibarko Udalak

Bizkaie! 2023-09-13 07:49   Bertsolaritzea

Izen-emotea irailaren 22ra arte egin ahal izango da.

Elgoibarko Udalak ahozko komunikazinoa bertsoaren bidez lantzeko egitasmoa jarri eban martxan 2004an Gipuzkoako Bertsozale alkarteagaz, Ikastoleagaz eta Herri Eskoleagaz lankidetzan. Ekintza horren osogarri, 2020an, Bertso-eskolea jarri eban martxan Udalak eta ikasturte honetan be, bertso-eskoleari jarraipena emon nahi deutso.

Parte hartuko dabenen edade tartea LH4tik DBHra artekoa izango da, biak barne. Ikasle taldeak osotu ezkero, saioak astelehenetan egingo dira irailaren 25etik aurrera, Aita Agirre kulturguneko Areto nagusian, arratsaldeko 17:00etan edo 18:15ean hasi eta ordubetez.

Irakasle lanetan Eneko Beretxinaga soraluzetarra ibiliko da. Bertsoagaz dituan hartu-emonak transmisinoagaz lotuta egon dira gehienbat, bertso-eskoletan, aisialdian eta hezkuntza arautuan. Besteak beste, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko batzordekide be bada eta hezkuntza arautuko irakasle.

Bertso-eskolarako izen-emotea irailaren 22a arte egin ahal izango da eta Udalaren Euskera Sailean egin behar da, 943 744 366 telefono zenbakian edo euskara@elgoibar.eus helbidean.

Ordaindu beharreko kuotea: Elgoibarko Udalak bertsoetarako zaletasuna sustatu nahi dau ume eta gazteen artean eta, horregaitik, saio honeen prezioa sinbolikoa da, 40 euroko kuota bakarra ikasturte osorako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu