Bilboko Koral Elkarteak eta BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoak bat egingo dabe
2023-09-12 09:07 Musikea1910ean Jesus Guridik konposautako Mirentxu euskal pastoral lirikoaren lehen grabazinoa egitea da asmoa.
Proiektu hau koral alkarteak sustatutako Euskal Opera programearen parte da eta Petronor, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzearen babesa dau. Gainera, lan honek lurraldeko musika arloko talentu nabarmenak batzen ditu Mirentxuren interpretazino bakar eta hunkigarri bat sortzeko, Bilboko Sinfonikoko maisuak, Koral Elkarteko ume eta helduak, Vanessa Goikoetxea, Carmen Artaza, Gillen Mungia, Damian del Castillo eta Julen García bakarlarien laguntzinoagaz. Guztiak Unai Urrechoren zuzendaritzapean eta IBS Classics diskoetxeagaz.
Hitzordua irailaren 13an, eguaztenean, izango da 19:45etik 20:15era.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!