Lisabö-k disko barria kaleratuko dau: 'Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte'.

Bizkaie! 2023-09-12 08:26   Musikea

Abenduaren 1ean plazaratuko dabe.

Hurrengo egunean, abenduaren 2an, Fufu irundarrakaz batera Bonberenean zuzenean aurkeztuko dabe disko barria. Luki Musikaren eskutik, entzun: Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte.

Holan, balioan jarri nahi dira espazio eta kolektibook, besteak beste, autogestinoaren kultureari eta kulturearen autogestinoari egiten deutsen ekarpen zinez baliotsua. Kontzerturako sarrerak irailaren 12an, martitzenean goizeko 10:00etan, jarriko dira salgai musikaze.net atarian.

Diskoa abenduaren 1ean bertan eskuratu ahal izango da LP eta CD euskarrietan bIDEhUTS-en webgunean, baita zuzenekoetan be. Eta ezin ahaztu Durangoko Azokan be izango dala salgai. Eta Azokearen ostean ohiko dendetara helduko da.

Diskoa aldez aurretik erosteko aukerea ahalbidetuko da www.bidehuts.bandcamp.com webgunean; laster jakinarazoko deuskue zein egunetan izango dan.

Lisabören diskoagaz batera, bIDEhUTSeko beste erreferentzia barri gehiagoren aurre salmentea be martxan jarriko da. Laster informazino gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu