Eusko Jaurlaritzeak 4,5 miloe eurogaz finantziauko dau euskera ikasteko dobakotasuna
2023-09-11 12:08 Euskerea berbagai2022-23 ikasturtean 31.688 ikasle egon dira EAEko euskaltegietan izena emonda.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak 2023-2024 ikasturterako euskaltegien matrikulazino kanpainea aurkeztu dau gaur Vitoria-Gasteizko Udaberria euskaltegian. Euskerea Ikastea gero eta errazagoa goiburuari eutsiz ekin jako matrikulazino kanpaineari eta dagoeneko interesa dauen edozeinek emon leike izena. Aurtengo kanpainearen helburua herritarrak euskaltegian izena emon deien animetea da, inoiz euskaltegiratu ez diranak edo nahi daben komunikagaitasun-mailara heldu ez diranak. Horretarako Euskerea ikastea gero eta errazagoa da gogorarazo dau Zupiria sailburuak eta Eusko Jaurlaritzeak matrikulazinoaren dobakotasuna sustatzen jarraituko dauela azpimarratu.
Vitoria-Gasteizen egin den aurkezpenean Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaran, Udaberria euskaltegiko zuzendari Rakel Larrazabal, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundietako eta Bilboko udaleko ordezkariak, UEMAkoak eta euskaltegietako ordezkari eta ikasleak egon dira.
Bingen Zupiria sailburuak gaurko agerraldian adierazoi dauenez, euskaltegiek gero eta eskaintza malguagoa dabe eta Eusko Jaurlaritzeak matrikulazinoaren dobakotasunaren alde lanean jarraitzen dau. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 3,7 miloe euro bideratzen ditu dobakotasun hori sustatzeko. Gaur egun B2 mailara arteko matrikulazinoa doakoa da, baita C1 mailea egiaztatzen daben 16-30 urte arteko gazteena be, beti be, eskatzen diran baldintzak bete eta maiela gainditu ezkero.
Bestalde, barrikuntza lez, aurten lerro barri bat jarri da martxan: 16 eta 18 urte arteko gazteek, doban, C1 komunikagarritasun mailea hobetu ahal izango dabe ikastaroak ia dobakoak izango ditualarik, horretarako azterketa-probea egiteko beharrizanik barik. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzearen amaieran gazteek euren euskerazko komunikazinoaren ezagutza mailea handitzea eta sendotzea da helburua goi-mailako prestakuntza profesionala edo unibersidadekoa hasteko edo lan merkatuan euskerazko komunikazino maila egokiagaz sartzeko. Ikastaro horreek ia dobakoak izango dira, ikasleek 20 euroko matrikulea baino ez dabe ordaindu beharko. Eusko Jaurlaritzeak 850.000 euro bideratuko ditu ikasturte honetan programa honetara.
Urrian hasiko dan ikasturte barrian ikasleek zailtasun ekonomikorik izan ez deien, mailea lortu daben ikasle gehienei irailera aurreratuko jake drulaguntzea. Orain arte 5.324 ikasle dira dirulaguntzea eskatu dabenak, abuztura arteko lehen eskabide-epe honetan. Beste epealdi bat edegita dago oraintxe zemendiaren 6ra arte. Zupiriak herritarrak euskaltegira hurreratu daitezan animau ditu euskerea ikasteak merezidu dauelako, beste bide eta munduaren ikuspegiak edegiko ditualako, bide gero eta errazagoa eskainiz.
Irakasleen baldintzak
2022-2023 ikasturtean hasita Eusko Jaurlaritzeak euskaltegi pribatuetako eta euskerearen autoirakaskuntzarako zentro homologatuentako irakasleen lan baldintzak hobetzen jarraituko dau ikasturte honetan be: 2020-2024 legealdirako Gobernu Programeak jasoten dauen konpromiso batek dakarrenez: helduen euskalduntze-sistemaren finantzazioa indartzea eta handitzea, irakasleen lan-baldintzak hobetzeko euskaltegien finantzaziorako ohiko deialdien bidez. Igaz hasi zan Kultura eta Hizkuntza Politika saila irakasleen baldintzak hobetzen eta 2024-2025 ikasturtera bitartean 90 miloe eurotik gorako inbersinoa dago aurreikusita. Helburua euskaltegi pribatuetako irakasleen lan-baldintzak hobetzea eta udal euskaltegietako irakasleakaz dagoan aldea gitxitzea da. Honela zehazten da inbersinoa:
2022-2023 ikasturtean 29.410.000 euro.
2023-2024 ikasturtean 31.652.000 euro.
2024-2025 ikasturtean 33.893.000 euro.
Hobekuntza honek 64 zentrotako (58 euskaltegi pribatu eta 6 autoikaskuntza zentro homologatu) 23.707 ikasleri eta 1.005 irakasleri eragiten deutse. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak azpimarratu dauenez, euskaltegien eskaintzea sendotzen eta indartzen laguntzen dauen neurri bat da eta horrek eragin zuzena dau ikasleakazn.
Eusko Jaurlaritzeak udal euskaltegietako finantziazinoari be eusten deutso eta aurreko urtean bezela 12.760.000 euro bideratuko dira EAEn dagozan 39 udal euskaltegietara.
Aurtengo inbersinoen artean azpimarratzekoa da, besteak beste, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 170.000 euro bideratuko dituala 39 udal euskaltegitan arbel digitalak erosteko. Arbel digitalak eta horreen euskarriak, bwesteak beste, urrutiko irakaskuntza birtualerako, bilera birtualetarako, bideo-konferentzietarako edo dokumentuak konpartiduteko erabilten dira. 2022-23 ikasturtean 31.688 ikasle egon dira EAEko euskaltegietan izena emonda. Gehienak, % 64,37 emakumezkoak dira eta ikasleen bataz besteko edadea 37 urtekoa da. Ikasle gehienek, 10.701 personek, C1 mailea gainditzeko emon eben izena eta 8.647 lagunek B2 mailea gainditzeko.
Euskaltegi pribatuak ugariagoak dira, 64 euskaltegi pribatu eta 39 udal euskaltegi, beraz, ikasle kopuru handienak, 23.707 lagunek, pribatuen alde egin dau. Ikasleen % 75,75-ak eskola presentzialen alde egin eban, % 3,28-ek erdi presentzialaren alde eta % 20,97-ak autoikaskuntzea aukeratu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!