Izena emoteko epea hasi da Biribilkon

Bizkaie! 2023-09-08 13:39   Euskerea berbagai

Urriaren 6ra arteko epea dago.

Biribilko Bilboko ostalaritza eta komertzio profesionalentzako euskera ikastaroen programea da. Helburua da urian euskerearen erabilerea sustatzea eta, horretarako, merkatariei eta ostalariei aukerea eskaintzea euskerea ikasteko eta bezeroakaz, hornitzaileakaz edo lankideakaz dituen hartu-emon profesionaletan euskerea erabilteko.

Parte-hartzaileek maila bi ditue aukeran: Bata, oinarrizkoa eta bigarrena, hobetzeko. Goizeko edo arratsaldeko ordutegia aukeratu leikiee.

Interesa dabenek datorren urriaren 7ra arteko epea dabe izena emoteko, Biribilko-ren webgunean, euskaltegietan bertan edota 688 739 015 telefonora deituz.

Biribilko programea 2009an sortu zan eta, ordutik, Bilboko merkataritzearen esparruan dabizen 2.000 persona baino gehiago matrikulau dira.

Kontuak kontu, Bilboko Udalak Biribilko programearen edizino barriari ekin deutso, uriko ostalari eta merkatariei euskera-ikastaroak eskaintzeko.

Udalak alkarlanean garatzen dau euskerearen erabilerea sustatzeko udal programa hau, HABEgaz eta euskaltegi homologatuakaz, Bilbao Dendak alkarteagaz, uriko merkatarien alkarteakaz eta Bizkaiko Ostalarien Elkarteagaz.

Biribilko ikastaroek dirulaguntzak jasoten ditue: 90 euroko kostua dabe, 90 ordu irauten dabe eta prestakuntza-maila bi eskaintzen ditue:

- Merkataritzako oinarrizko euskerea: Bilboko merkataritza edo ostalaritza lokaletako merkatari eta langileentzat, euskeraz ez dakitenak edo oso gitxi dakitenak. Helburua da ahozko oinarrizko komunikazinoa lantzea, eremu horreetan ohikoak diran egoeretarako hizkuntza-erispideak emonez.

- Euskara komertziala hobetzeko ikastaroa: Bilboko merkataritza edo ostalaritza lokaletako merkatari eta langileentzat, euskeraz zeozertxu dakitenak. Aukera honetan, helburua euskerearen ahozko nahiz idatzizko mailea hobetzea da.

Eskolak astean bitan emoten dira, astelehen eta eguaztenetan edo martitzen eta eguenetan, 2023ko urritik 2024ko bagilera. Parte-hartzaileek goizeko, eguerdiko edo arratsaldeko ordutegia aukeratu leikie.

Interesdunek urriaren 6ra arte dute epea izena emateko, Biribilko-ren webgunean, info@biribilko.eus helbidean, 688 739 015 telefonoan edo eskolak emongo diran euskaltegietan:

- Bilbo Zaharra, Posta Kalea, 8. (Tel.: 94 4158292).

- Gabriel Aresti, Done Bikendi Kalea, 2- 4. pisua (Tel.: 94 4237591).

- Indautxuko AEK, Urkixo Zumarkalea, 88 (Tel.: 94 4413474).

- Juan Mateo Zabala, Gordoniz Kalea, 22 (Tel.: 94 4221388).

- Matxintxu AEK, Ramón y Cajal Etorbidea, 8 (Tel.: 94 4752233).

- Lizardi AEK, Txakur Kalea, 1 (Tel.: 94 4168200).

- Santutxuko AEK, Arbidea Kalea, 21 (Tel.: 94 4117656).

- Ulibarri Euskaltegia, Gardoki kalea, 3 - 1. ( Tel.: 94 4162427).

Euskara-eskoletara joaten diran personek ziurtagiri personalizatu bat jasoko dabe Biribilko 2023-2024 ikastaroan parte hartu izana ziurtatzen dauena (betibe, eskolen % 75era joan izana bermatu behar dabe).

Horrezaz gan, holan nahi badabe, doban eskuratuko ditue merkataritzako eta ostalaritzako gaztelania-euskera hiztegiak. Era berean, dobako itzulpen zerbitzua erabili ahal izango dabe (gaztelaniatik euskerara) jentaurreko merkataritza eta ostalaritza-testuak (kartelak) itzultzeko, saltokietan erabili behar diranerako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu