Azken egunak Guggenheimen 'Lynette Yiadom-Boakye: Halako ilunabar bizirik' ikusteko
2023-09-08 11:13 KultureaOrain arte 750.000 bisitari izan ditu.
Artista eta idazle britaniarrak 2020 eta 2023 bitartean egindako 70 pintura eta marrazki baino gehiagoren hautaketa bat lehen aldiz jarri dabe ikusgai Bilboko Guggenheimen Museoan.
Erakusketea ikusi nahi dabenak bizkor ibili beharko dira, domekara arteko astia dabe. Guggenheim Museoko arduradunek aurreratu dabenez, domeka arratsaldean (16:00-20:00) prezio erdian erosi ahal izango da sarrerea, Yiadom-Boakyen artelanei agur esateko. Hori bai, behin sarrerea % 50eko deskontuagaz erosita, beste erakusketak be ikusi leitekez.
Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino erakusketeaz be gozatu ahal izango dabe, Iberdrolak babestua; hirugarren solairuan, barriz, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak dagoz ikusgai (babeslea: BBK), baita Kusamaren murgiltze-instalazino bat be, Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibersoaz harainditik igorria (2020). Azkenik, bisitariek BBKk babesten dauen Artea ikasbide erakusketea ikusteko aukerea be izango dabe Hezkuntza-gunean, azken hori irailaren 17a arte.
Azken egunotako datuen faltan, orain arte 750.000 lagunek ikusi dabe Lynette Yiadom-Boakye: Halako ilunabar bizirik erakusketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!