'Hizkuntzak kudeatzen' proiektuaren bigarren faseari helduko jako
2023-09-07 13:45 Euskerea berbagaiProiektu pilotu bana egingo dabe EAEko bost garapen agentziak.
Egitasmoa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak jarri dau martxan, Garapen alkarteagaz alkarlanean. 2023an ekin jakon Hizkuntzak kudeatzen proiektuari eta une honetan, bigarren faseari helduko jako. EAEko bost garapen agentziagaz egingo dan esperientzia pilotua enpresetan hizkuntzen kudeaketa lehiakortasun elementu lez lantzeagaz dago lotuta.
Hizkuntzak kudeatzen proiektuaren aurkezpena egin dabe Eusko Jaurlaritzeak eta Garapen Agentziak Barakaldoko udaletxean. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek eta Garapen alkarteko presidente Fernando Nebredak hartu dabe parte. Miren Dobaran sailburuordeak aitatu dauenez, Garapen Agentziak enpresen lehen hartu-emon zuzenak izaten dira eta hartu-emon horreetan hizkuntzen kudeaketeak dauen balio ekonomiko zein soziala bultzatzea urrats handia litzateke eremu sozioekonomiko pribatuan euskereak be lekua izan daian.
Hizkuntzen kudeaketea enpresetan
Garapen agentziek enpresen beharrak atzemoten eta euren neurriko laguntzak eta urtenbideak eskaintzen jarduten daben neurrian, euren helburua da enpresei laguntzea euren kudeaketa ereduak, lehiakortasuna eta produktibidadea egungo merkatuak eta gizarteak eskatzen daben mailan egon daitezan. Gero eta globalizatuagoa dan mundu batean enpresen lehiakortasuna baldintzatzen dauen faktoreetako bat hizkuntzen kudeaketea da, hizkuntzek balio integratzailea baitabe. Gure inguruko enpresen kasuan, euskerea, hizkuntzen kudeaketa orokor horren barruan kontuan hartu beharreko hizkuntzea da, negoziorako faktore lez, bezeroen asebetetzerako eta langileen balio motibatzaile zein gizarte erantzukizunaren adierazle modura.
Garapen alkarteko presidente Fernando Nebredak hizkuntzen kudeaketa eraginkorraren garrantzia nabarmendu dau: XXI. mendeko enpresa aurreratua izan nahi dauenak hizkuntzen kudeaketa aurreratua egin behar dau, besteak beste, bezeroei, erabiltzaileei, hornitzaileei eta, jakina, langileei eurek nahi daben hizkuntzan jardutea erraztu eta ahalbidetu behar deutse enpresa lehiakorrak. Hizkuntzen kudeaketa egokian egon leiteke askotan negoziorako giltza.
Pilotua bost garapen agentziatan
Egitasmoaren bigarren fasean, pilotua gauzatuko da bost garapen agentziatan, AHIZE aholkularitza etxearen laguntza teknikoagaz.
Pilotu horren helburua, garapen agentziek, euren teknikarien bidez, enpresei hainbat aholkularitza eta zerbitzu eskaintzen deutsezala kontuan izanik, hizkuntzen kudeaketa egokia egitearen garrantzia enpresei transmitiduteko beharrezkoak diran materialak, metodologia, diskursoa eta bitartekoak sortu eta agentzietako teknikarien eskura jartea da.
Ordu biko lan saioak izango dira: Komunikazino lanketea edo sentiberatzea eta hizkuntza eta euskerearen kudeaketeari buruzko diskursoaren lanketea. Horrezaz gan, agentzia bakotxagaz kasu zehatzak lantzeko aholkularitza personalizatua egingo dabe.
Amurrio Bidean, Bermeoko Udala, Barakaldoko Udala-Inguralde, Goieki eta Urola Kostako Udal alkartea garapen agentziek hartuko dabe parte hurrengo hilebeteetan gauzatuko dan esperientzia pilotuan.
Parte-hartze esanguratsua lehenengo fasean
Maitzaren 16an Zarauzko Urola Kostako Udal Elkartean eta 25ean, Garapenen Boroako bulegoetan, Hizkuntzak kudeatzen formakuntza saioak egin ziran proiektuaren lehenengo fasean.
Formakuntza saio bi horreetan Garapen alkartea osotzen daben 34 garapen agentzietako 30 bat teknikarik hartu eben parte. Hizkuntzen kudeaketeak enpresen lehiakortasunean dauen eraginari buruz hausnartzeaz eta sakontzeaz gan, ariketa praktikoak egin zituen saio horreetan, lagungarriak izan daitekezan tresnetan sakonduz eta kasu praktikoak landuz.
Bai Eusko Jaurlaritzea zein Garapen Agentzia gustora dagoz lehen fasean izandako emoitzakaz. Era berean, oraingo pilotua, aurrera begira, bide luzeago bati ekiteko baliogarria izatea espero dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!