Irailaren 16an hasiko da 'Hitzetik Hortzera' programea
2023-09-07 13:10 BertsolaritzeaMirari Martiarena izango da aurkezle barria.
Hitzetik Hortzeraren denporaldi barriak, 26 programa izango ditu eta irailaren 16tik martiaren 30era bitartean emongo da. Asteroko hitzorduak eta udagoienean ospatuko diran Bizkaiko eta Nafarroako Bertsolari Txapelketak jorratzea da asmoa.
Aurten be programearen oinarria bertsoa izango da eta Euskal Herri luze zabalean jaialdiz-jaialdi ibiliko da Hitzetik Hortzera. Helburua garbia da, telebistan erreferentziazko bertso plazea izaten jarraitzea.
Barritasun ugariko denporaldia
Aurkezle aldakete, iruditeria eta programea osotuko dauen eduki ugari izango dira barritasun nabarmenenak. Aurkezle barriari jagokanez, Mirari Martiarenak hartuko dau testigua. Gidoilari lanetan egondakoa, aurton erronka barriari ekingo deutso. ETB1eko kolaboratzaile ibili zan aurretik be, besteak beste, Hitzokei eta Barre Libre programetan. Oiartzungo bertso eskolako partaide da. Ganera, ziklo barriari hasierea emoteko, Unai Gaztelumendi sortzaileren grafismo barria izango dau programeak.
Betiko lez, programearen muina bertso saioek izango dabe, astero saio bi erakutsiz. Horrezaz gan, astero gonbidatu bat egongo da eta bertsolaritzearen ekosisteman gertatzen danaren barri emongo dabe.
Hitzetik Hortzera, irailaren 16an hasiko da, zapaturo gaueko 21:00etan ETB1en.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!