Arrateko Kofradia egunaren jatorria
2023-09-07 10:30 KultureaArrateko Ama Sortzez Garbiaren Kofradia XVI. mendean sortu zan.
Arrateko Ama Sortzez Garbiaren Kofradia XVI. mendean sortu zan, baina zabal dabil XV. mendekoa izan daitekeela dinoenen jarrereagaz. Halanda be, ez da gorde Kofradiaren tituluari buruzko dokumenturik, ezta sortu ebeneko datarik, izan be, emoten dauenez, agiri horreek 1794ko sutean erre ziran.
Dana dala, Pio IV.a Aita Santuak 1563ko martiaren 11n emondako Brebe baten bidez, baimena emon eban, Arrateko kofradiak eskatuta, abenduaren 8an ospatzen zan festa irailaren 8ra aurreratzeko, irailean ez egoalako izaten ez edurrik, ez hotzik. Aldi berean, Arrateko Kofradixa Eguna hurrengo domekan (hilak 10) egiteko tradizinoa, Aita Santuaren dokumentu horretan oinarritzen da.
Horren harian, Eugenio Urroz historialariak, Historial y Novena de la Concepción Purísima de la Madre de Dios de Arrate (1929) liburuan, Arrateko kofradia 1563 baino lehenagokoa dala adierazoten dau.
Arrate, Eibarren kokatutako mendi auzo bat da eta Urko (724 metro) eta Kalamua (768m) mendiak ditu inguruan. Bertan, Andre Mariaren Santutegia dago. Santutegiaren lehen aitamenak, 1498koak dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!