Gaur, hilak 6, 'Locos por la animación' dokumentalaren estreinaldia XVI. Animadeban
2023-09-06 08:21 ZinemeaMunduko 83 herrialdetatik 1.057 lan jaso dira eta horreetatik 80 film baino gehiago proiektauko dira jaialdian.
16. Animadeba Animazinoko Zinemaren Nazionarteko Jaialdia gaurtik, hilak 6 eta 9ra bitartean izango da. Debako Udalak hasieratik bultzatuz, urtez urte gero eta babes handiagoa lortu dau, Euskal Herriko animazinoaren panoraman ezinbesteko hitzordu bihurtu arte.
Guztira, 10 film labur lehiatuko dira Sail Nagusian eta, Zuzendari Barrien Sailean, barriz, 12. Epaimahaiak, bost sari banatuko ditu, film onena, gidoi onena, ikusleen saria, Zuzendari Barriak EHU saria, eta K saria (Kresala zineklubaren eskutik). Carmen Cordoba, Ligia Soare eta Signe Bauman izango dira aurtengo epaimahaikideak. Jatorrizko bersinoan proiektauko dira lan guztiak, euskerazko azpitituluakaz.
Sarrerak online hemen eskuratu daitekez edota Kutxa Zurian zinemaldiaren egunetan. Ohiko sarrerearen prezioa 4 euro izango da eta bonoak be hartu ahal izango dira, 20 euroan.
Gaurko egitaraua (Irailak 6)
- Locos por la animación (Kutxa Zurian, 18:00).
- Zoe Berriatúa.
- Solasaldia Luciano Berriatúagaz.
- Peru Galbete (Klaustroan, 21:00).
- Musika emonaldia.
- Amarradas (Kutxa Zurian, 22:30).
- Carmen Córdoba.
- Interdit aux chiens et aux italiens (Kutxa Zurian).
- Alain Ughetto.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!