Taldekako Xilaba irailaren 22an hasiko da

Bizkaie! 2023-09-05 13:30   Bertsolaritzea

Aurtengo edizinoaren irudia Amaia Carrerek sortu dau.

2023. urteko taldekako Xilaba irailaren 22an hasiko da Ozazen.

Bederatzi talde izango dira lehian, 38 parte-hartzaileetatik 16 izango dira emakumeak. Banakako txapelketako zurruntasunetik ate, taldekako Xilaba jostaria izango da. Bertsoa ardatz izanik ateak edegiten deutsoz beste arte diziplina batzuei, besteak bseste, musikeari edo antzerkiari.

Bederatzi saio izango dira lehen ligaxkan: Ozaze, Urruña, Sara, Amenduze-Eihera, Hendaia, Baionan bi aldiz, Hazparne eta Alduden.

Lehen finalerdia urriaren 28an izango da Muskildin. Bigarrena Azkainen zemendiaren 4an.

Final handia Aiherran izango da zemendiaren 18an, bertso bazkariaren ondoren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu