Matrikulazinoa zabalik AEK-ko euskaltegietan
2023-09-05 08:18 Euskerea berbagaiKanpainea martxan dago, Euskara hurbil, zu urrun heltzeko goiburuari eutsiz.
AEKren 2022-2023 ikasturterako kanpainea martxan dago, Euskara hurbil, zu urrun heltzeko goiburuari eutsiz. Beraz, euskerea ikasteko garaia barriz hemen dau, euskerea maila hobetzeko, euskerea erabiltzen jarraitzeko, etxeko eta lagun arteko harremanak euskeraz izateko, lan-egoera hobetzeko, eta abar. Azken ikasturteek erakutsi dabe euskaltegien lana bizi-bizirik dauala, izan be, milaka herritar hurreratzen dira ikastera eta praktikatzera.
100 euskaltegi baino gehiago Euskal Herri osoan, eta horien bidez beste hamaika herritara iristen da AEK, baita euskerea ikasi nahi duten enpresa eta alkarteetara be. Online-ikastaroen bidez, ganera, herritarrak dagozen txoko guztietara heltzen da. Beraz, hurbil, herritarrak urrun heltzeko, euskera zabalduko deien ateen bidez, urrun helduko baitira.
Euskerea ikasi-hobetu nahi daben herritarren gogoak hortxe dirau, eta ikasle-irakasleen ahaleginari esker, euskalduntze prozesuan aurrera egin dau AEKak. Zinez espero dabe herritar gehiago hurreratuko dirala euskaltegietara. Holan, urriaren lehenego egunetan hasiko dira Euskal Herriko leku askotan, berbakide eta berbalagun taldeak, lagun giroan batu eta euskeraz aurrez aurre jarduteko.
Azkenik, erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, Administrazino nagusiek..) dirulaguntzak emoten dutela azpimarratu nahi izan dabe. Euskal Autonomia Erkidegoan, hain zuzen, B2ra arteko prozesua dobakoa da, maila euskaltegian nahiz deialdi ofizialetan lortuz gero. Igaztik, aukereak zabaldu dira eta C1 mailara iritsiko da, kasu horretan 30 urtetik beherakoentzat. Ildo beretik, 16-18 urtekoentzat C1 maila prestatzeko dirulaguntza barria zabaldu da.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!