'Euskaraz Barra-barra' bereizgarria zabalduko da
2023-09-04 10:59 Euskerea berbagaiAurten bezeroek euskeraz lasaitasunez egin deien bermatzea da asmoa.
Euskaraz Barra-barra, euskerearen erabilerea sustatzeko bereizgarri barri bateratua Eusko Jaurlaritzeak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sustatu dabe, berba egiteko guneak identifiketako eta herritarrak gune horreetan, estres linguistikorik barik, euskeraz egindeien bermatzeko. Barra-barra proiektu iraunkorra izango da, hau da, urtez urte euskerearen lurralde osora zabaltzen jarraitzea da asmoa. Herri askotan hasi da zabaltzen bereizgarria eta aurreikuspena da 2023. urtea amaitu baino lehen Euskaraz barra-barra 153 uri eta herritan ikusgai izatea, tartean EAEko 3 uriburuetan.
Euskaraz Barra-barra ikurraren helburua konsumitzaileak erdigunean jartea da, izan be, markea ezartzen daben establezimenduetan, bezeroek euskerea erabili ahal izatea bermatuta izan behar dabe, hau da, atxikimendutik harago doa bereizgarri barri iraunkorra; Barra-barra ikusgai dagoen establezimenduetan, gitxienez, ulermena bermatuta egongo da establezimendua edegita dagoan bitartean.
Horrezaz gan, euskeraz berba egiteko gonbidapena be izan nahi dau bereizgarri barriak.
Proiektu honen bidez, euskerea erabilteko aukerea eskaini nahi da ahalik eta establezimendu gehienetan, ondoko lau helburu honeetan oinarrituta:
· Euskerearen erabilerea sustatzea, sektore pribatuan eraginez.
· Herritarren hizkuntza-eskubideak errespetetea eta bermatzea.
· Euskaldunen hizkuntza-nahasmena eta estresa murriztea.
· Euskerea bizibarritzearen inguruko kontzientziazinoa eta konpromisoak sustatzea.
Euskaraz barra-barra bereizgarria banatzeaz eta horren jarraipena egiteaz erakunde sustatzaileak arduratuko dira (udalak, mankomunidadeak eta abar..). Zentro handien kasuan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak laguntzea emongo dau lanketa horretan.
Euskaraz barra-barra bereizgarria erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskereak dauen garapen-maila ebaluetako, egiaztatzeko eta autortzeko sistemea arautzen dauen onartu barri dan dekretuan jasota dago. Arau barri honek Bikain kalidade ziurtagiriak arautzen zituan dekretua ordezkatzen dau eta Bikain ziurtagiriez gan, beste bereizgarri eta autortza batzuk integrau ditu euskerearen normalizazinoa erakunde gehiagotara heltzeko.
Kontuak kontu, gaur hasiko da kanpainea komunikabideetan bereizgarriaren ezaugarriak eta helburuak azaltzeko eta bezeroak euskaraz berba egitera animetako Barra-barra ikusten daben establezimenduetan. Kanpainea irratietan, hedabide digitaletan, sare sozialetan eta kanpoko euskarrietan be zabalduko da.
Gainera iges gela edo escape room bat be jarriko da martxan. Euskaraz Barra-barra bereizgarria ezagutarazoteko eta herritarren aktibazinoa lortzeko helburua dau ekimen honek eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat herrik egin dabe eskaria euren kaleetan iges gela hau izateko. Escape Room ibiltari hau zuzeneko iges-joko ezagunen bersino eroangarri eta egokitua da. Honako herri honeetan bisitatu ahal izango da iges gelea 2023an:
· Urriak 6-7-8, Donostian.
· Urriak 13-14-15, Elizondon.
· Urriak 20-21-22, Laudion.
· Urriak 27-28-29, Bermeon.
· Azaroak 3-4-5, Elgoibarren.
· Azaroak 10-11-12 Enkarterrin (Balmaseda).
· Azaroak 17-18-19, Oarsoaldean (Errenteria).
· Azaroak 24-25-26, Gasteizen.
· Abenduak 1-2-3, Andoainen.
· Abenduak 8-9-10, Zumarraga-Urretxun.
· Abenduak 15-16-17, Portugaleten.
· Abenduak 22-23, Zornotzan.
· Abenduak 29-30, Mungian.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!