Garazi Navarrok irabazi dau Lizardi Saria
2023-09-04 11:07 BertsolaritzeaUnai Mendiburu bigarren eta Iker Ormazabal hirrugarren geratu dira.
Amorotoko Garazi Navarro bertsolari gazteak irabazi dau Zarautzeko Euskal Astean egiten dan Lizardi Saria. Unai Mendiburu (Algorta) izan da bigarrena eta Iker Ormazabal (Hernania) hirugarrena.
Ganerako finalistei jagokenez, ondokoak izan ziran: Ekhiñe Zapiain, Iker Ormazabal, Bittor Altube eta Irantzu Idoate. Finala atzo jokatu zan, hilak 3, Zarautzeko Modelo aretoan.
Garazi Navarrok, beraz, Aner Peritzi hartu deutso lekua, izan be, zarauztarrak aurreko edizinoko txapela irabazi eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!