'Expodistrito' kultur programea martxan

Bizkaie! 2023-09-04 10:31   Kulturea

Datorren urtearen hasierara arte (urtarrilak 8) doban ikusi ahal izango dira.

Bilboko Udalak barriro jarriko dau martxan Expodistrito programea. Erakusketa ibiltariok auzorik auzo ikusi ahal izango dira, doban, eta adierazpide artistiko ugari batuko ditue, esaterako, eskulturea, pinturea, naturaren artea, akuarela, argazkilaritzea eta arte birziklagarria.

San Inazio – Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan ikusi ahal izango dira erakusketak. Modu horretara, Bilboko auzo guztietara zabalduko dau artea Udalak eta, bide batez, artistei euren obrea publikoari hurreratzeko aukerea emongo jake.

Hilabete hauetan ondorengo artisten erakusketak izango dira: Eskuahaldunak Eskultore Elkartea; Bizkaiko Eskultoreak; Amaia Hernández Barcena; Miren Ruiz Bonaetxea; Isidoro Cereceda Grijalda; Begoña Sánchez Urbaneta; Rubén Gómez Arroyo; Carsarte; Andoni Lubaki; eta Edouard Lazarguren. Gainera, "Gerra Zibila Bilbon: Atzera Begira" argazki erakusketea programatuko da.

Gainera, artistek eurek emongo ditue azalpenak, publikoak sakonago ezagutu deian hareen obrea. Proposamen hauek datorren urtearen hasierara arte (urtarrilak 8) doban ikusi ahal izango dira, goizez eta arratsaldez.

Egitaraua

- Eskuahaldunak Eskulture Elkartea. Begirada Berria.

  • Irailak 1-28 / Abandoko Udaltegia.
  • Bisita gidatua: irailaren 21ean, 19:00etan.

- Bizkaiako Eskultoreak. Burdinezko Lurra.

  • Urriak 2 - Azaroak 16 / Otxarkoagako Udaltegia.   
  • Zemendiak 20 - Urtarrilak 8 / San Frantziskoko Udaltegia.

- Amaia Hernández Barcena. Airea. Argazkigintza.

  • Irailak 1-14 / San Frantziskoko Udaltegia.   
  • Irailak 18-28 / La Bolsako Udaltegia.
  • Urriak 2-13 / San Ignazio-Ibarrekolandako Udaltegia.
  • Azaroak 2-16 / Castañoseko Udaltegia.                              
  • Zemendiak 20 - Abenduak 11 / Errekaldeko Udaltegia.
  • Abenduak 13 - Urtarrilak 8 / Santutxuko Udaltegia.

- Miren Ruiz Bonaetxea. Retratos de lo Efímero. Urmargoa.

  • Irailak 1-28 / Errekaldeko Udaltegia.            
  • Urriak 2-13 / Begoñako Udaltegia.
  • Urriak 17-30 / Castañoseko Udaltegia.                               
  • Zemendiak 20 - Abenduak 11/ Santutxuko Udaltegia.
  • Abenduak 13 - Urtarrilak 8 / La Bolsako Udaltegia.

- Isidoro Cereceda Grijalba. Uharte Bateko Txokoak. Urmargoa.

  • Irailak 1-14 / Begoñako Udaltegia.   
  • Urriak 2-13 / Castañoseko Udaltegia.
  • Urriak 17-30 / San Frantziskoko Udaltegia.
  • Zemendiak 2-16 / Santutxuko Udaltegia.                     
  • Zemendiak 20 - Abenduak 11 / Otxarkoagako Udaltegia.
  • Abenduak 13 - Urtarrilak 8 / Abandoko Udaltegia.              
  • Bisita gidatua: abenduaren 14an, 18:00etan, Abandoko Udaltegian.

- Begoña Sánchez Urbaneta. Nalu Aloha. Naturaren artea.

  • Irailak 1-28 / Castañoseko Udaltegia.
  • Urriak 2-13 / Santutxuko Udaltegia.                                    
  • Zemendiak 20 - Abenduak 11 / Begoñako Udaltegia. 
  • Abenduak 13 - Urtarrilak 8 / Errekaldeko Udaltegia.

- Rubén Gómez Arroyo. Argazkigintza.

  • Irailak 18-28 / San Frantziskoko Udaltegia.
  • Urriak 2-13 / Errekaldeko Udaltegia.
  • Urriak 17-30 / Santutxuko Udaltegia.
  • Zemendiak 2-16 / San Ignazio-Ibarrekolandako Udaltegia.
  • Zemendiak 20 - Abenduak 11 / Otxarkoagako Udaltegia.
  • Abenduak 13 - Urtarrilak 8 / Castañoseko Udaltegia.

- Casarte. Arte digitala.

  • Irailak 1-14 / La Bolsako Udaltegia.
  • Irailak 18-28 / San Ignazio-Ibarrekolandako Udaltegia.
  • Urriak 17 - Zemendiak 16 / Errekaldeko Udaltegia.     
  • Zemendiak 20 - Abenduak 11 / Castañoseko Udaltegia.
  • Abenduak 13 - Urtarrilak 8 / Begoñako Udaltegia.  

- Andoni Lubaki. Ukrainia: Aro Berriko Guda Zaharra. Argazkigintza.

  • Urriak 2-13 / Abandoko Udaltegia.
  • Urriak 17 - Zemendiak 16 / Begoñako Udaltegia.        
  • Azaroak 20 - Abenduak 29 / Ignazio-Ibarrekolandako Udaltegia.              
  • Bisita gidatua: urriaren 2an, 19:00etan, Abandoko Udaltegian.

- Gerra Zibila Bilbon: Atzera Begira. Argazkigintza.

  • Urriak 17 - Zemendiak 9 / Abandoko Udaltegia.

- Eduard Lazarguren (1928-2015). Vuelta. Pinturea.

  • Azaroak 13 - Abenduak 11 / Abandoko Udaltegia.
  • Bisita gidatua: Edouard Lazagurenen alabak, Sabine Lazargurenek, bisita bat eskainiko dau zemendiaren 14an 19:00etan Abandoko Udaltegian.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu