'Detective Touré' telesaila grabauko dabe Algortan
2023-09-04 07:50 ZinemeaGaur, hilak 4 eta bihar artean, 200 figurantek manifestazino bat egingo dabe.
Gaur, hilak 4 eta bihar artean, Algortako Basagoiti Etorbidean eta Muxikebarrin, RTVE, Tornasol Media, DeAPlaneta eta EITBk alkarlanean produkzidutako Detective Touré telesaileko hainbat eszena grabauko dira. Lana, denporaldi honetan estreinauko da TVEn.
09:00etatik aurrera, talde tekniko eta artistikoek Basagoiti etorbidearen zati bat hartuko dabe. Bertan, 200 figurantek, manifestazino simulatu bat egingo dabe. Muxikebarri kanpoaldean amaituko dan grabaketea, etenaldiak eragingo ditu zirkulazioan (gehienez 4 minutuz) eta San Nikolas pilotalekua be okupauko da bi egunez.
Detective Touré
Jon Arretxeren eleberrietan oinarrituta eta Esteban Crespok zuzenduta, Malcolm Treviño Sitté protagonista duen telesaila da Detective Touré. Mahamoud Touré etorkin ginearra da, eta haren maltzurkeriari eta umoreari esker detektibe gisa ateratzen dau bizimodua. Besteak beste, Itziar Ituño, Unax Ugalde, Loreto Mauleón, Itsaso Arana, Urko Olazabal, Gorsy Edu, Emilio Buale, Goize Blanco, Lander Otaola, Ayoub El Hilali, Jon Olivares eta Ane Gabarain aktoreek parte hartzen dabe produkzinoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!