EHUk EWTEC kongresua hartuko dau irailaren 4tik 7ra

Bizkaie! 2023-09-01 12:23   Kulturea

Olatu eta itsas korronteen energiari buruzko nazinoarteko kongresu handiena da.

Euskal Herriko Unibersidadeak European Wave and Tidal Energy Conference (EWTEC) kongresua hartuko dau, hilaren 4tik 7ra bitartean, olatuen eta itsas korronteen energiari buruzko nazinoarteko kongresurik handiena. Topaketea, Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan izango da eta bertan bilduko dira energia horretan adituak diran 300 profesional.

Honako honeek parte hartuko dabe edegiera ekitaldian:

- Jesús Mari Blanco. EWTEC’2023ko presidentekidea. EHU.

- Cameron Johnstone. EB EWTECeko presidentea. Univ. of Strathclyde.

- Jose Luis Villate. EWTEC’2023ko presidentekidea. Tecnalia.

- Gorka Moreno. Bizkaiko Campuseko Errektoreordea. EHU.

- Arantxa Tapia. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen
sailburua.

Kontuak kontu, 1993. urtean atondu eben lehenengoz European Wave and Tidal Energy Conference eta ordutik, urtero eskaini izan ditue olatuen eta mareen energiari eta ozeanoko ur zutabeetatik eratorritako energiari buruzko hitzaldiak. Beraz, hasieratik, olatuen eta mareen energia ikertu, jorratu eta erakusteko gune izan da EWTEC. Ospe eta izen handiko kongresua da, kalidade handiko ekarpen akademiko eta enpresarialak erakarten baititu.

Ekimenaren helburu nagusia da olatu nahiz mareen energiagaz lotutako informazinorik barriena trukatzeko gune aproposa eskaintzea eta, aldi berean, energia mota horren ideak eta gai barriak eztabaidatzeko aukerea emotea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu