'Ibilbide historikoak' bisitetako aukerea irailean
2023-09-01 11:10 KultureaBizkaiko Foru Aldundiak bisitaldi gidatuak atondu ditu herritarrek antxinako zin-bidea ezagutu deien.
Ibilbide historikoak programearen barruan, Bizkaiko Foru Aldundiak ibilaldiak eta bisitaldi gidatuak atondu ditu herritarrek antxinako zin-bidea ezagutu deien. Bizkaiko Jaunak kargua zin egiteko egiten zituan geldialdiak lotzen ditu bide horrek: Bilbo, Larrabetzu, Gernika eta Bermeo. Irailaren 8, 9, 10, 15, 16 eta 17an egingo ditue bisitaldiok.
Foru Aldundiaren arabera, helburu bi ditu ekimenak: batetik, gure historia ezagutarazotea; bestetik, Bizkaiko Foruen funtsa erakustea, ze ezarpen-mekanismo zituen azalduta, izan be, menderik mende, Bizkaiko legeen oinarrietako bat izan zan foruak zin egitea. Jaun edo errege barriek ibilbide zehatz bat egiten eben eta geldialdien lekuak gaur egun be nabarmenak dira alderdi historikoa zein monumentala gogoan hartuta.
Atondutako ibilbideak autobusean edo oinez egin ahal izango dira. Bigarren kasu horretan, hiru etapatan banatuko da jarduerea. Bilbon hasiko da, Gernika-Lumon erdigunea eta Bermeon amaierea. Oinezkoentzat, bigarren etapea Larrabetzun hasiko da eta, hirugarrena, Gernikan.
Bidean, foruak zin egiteko erabilten ziran lekuak eta monumentuak banan-banan ikusiko ditue bisitariek, azalpen historikoz lagunduta.
Izena emoteko epea zabalik dago. Erreserbak egiteko 688 856 689 telefonora deitu behar da edo helbide elektroniko honetara mezua bialdu.
Argibide gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!