489.946 bisitari izan ditu Guggenheim Bilbao Museoak

Bizkaie! 2023-09-01 10:32   Kulturea

2023ko udea Museoaren historiako onena izan da bisitarien kopuruari erreparauta.

Hiru hilabete horreetan Museoaz gozau daben personak 489.946 izan dira guztira, hau da, epealdi berean 2022an bertaratutakoak baino 40.469 gehiago; Museoak, orduan, Motion. Autos, Art, Architecture erakusketea izan eban ikusgai eta bisitari asko erakarri zituan. Orain arte Museoaren urterik onena da, izan be, bigarren onenean, 2018koan hain zuzen, 44.799 bisitari gitxiago etorri ziran. Aurtengo emoitza bikainek Museoaren osasuna eta bisitariak erakarteko gero eta ahalmen handiagoa berresten dabe.

Hilebeteka begiratuz, bagilean 106.418 bisitarik gozau eben Museoko erakusketez, igaz baino 305 persona gehiagok; garagarrilean 165.418 lagun izan ziran bertan, 2022an baino 17.488 gehiago; eta abuztuan, barriz, 218.087 bisitari, igaz baino 22.676 gehiago.

Jatorri geografikoa kontuan hartuta, udako publikoaren % 68 Estadutik kanpokoa da (igaz baino % 3 gehiago) eta nabarmentzekoa da bisitari frantsesen portzentajea, guztizkoaren % 17 eta ondoren Alemania (% 7), Holanda (% 7), Italia (% 7) eta Britainia Handikoena (% 6). Publiko gehien bertaratu zan eguna abuztuaren 16a izan zan, 8.949 bisitarigaz.

Abuztuaren 31n metatutako kopuruari jagokonez, 898.513 bisitari, % 15 gehiago da 2022ko aldi beragaz alderatuta eta % 7 gehiago 2018. urtearen aldean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu