Eider Rodriguez: 'Hurrengo liburua ez da autofikzinoa izango'
2023-09-04 07:55 BarriketanEider Rodriguez idazle eta irakasleak 8. Hay Festival Querétaro jaialdian hartuko dau parte. Rodriguez, Euskal Herriko Unibersidadeko irakaslea da eta ondoko liburuak idatzi ditu: Eta handik gutxira (2004), Haragia (2007), Katu jendea (2010) eta Bihotz handiegia (2017). Haren azken elebarria 2021ean argitaru eben Eraikuntzarako Materiala.
Idazleak, Eraikuntzarako materiala eleberriaz egingo dau berba Mexikoko jaialdian. Lanak, autofikzinoaren ezaugarriak ditu, haren aitaren alkoholismoaren orbanez zipriztindutako umezaro eta familia baten istorioa kontetan dau, gurasoen eta seme-alaben arteko hartu-emonak jorratuz.
2018ko Euskadi Literatura Sari bi irabazi zituan: Euskerazko Literatura atalean, Bihotz handiegia ipuin-liburuagaz; eta Ume eta Gazte Literaturea atalean, Santa familia komikiagaz.
Jaialdiaren 8. edizinoa irailaren 7tik 10era izango da. Ekimenak nazinoarteko, nazinoko eta bertoko talentuak buztartzen ditu, publiko zabalarentzat hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta proiekzinoak eskainiz.
1.- 8. Hay Festival Querétaro jaialdian hartuko dozu parte. Zer pentsau zenduan deitu eutsuenean?
Pozez hartu neban konbidapena, izan be, ez naiz inoiz jaialdi batean egon munduan zehar. Ez dakit literaturea ardatz daben zenbat jaialdi izango diran... baina Queretarokoaren barri baneukan eta konbita jaso nebanean, duda barik baiezkoa emon neban, beti be, plazer handia dalako Mexikora bueltetea, oso gustora sentiduten naiz bertan eta asko gustetan jat herrialde horretan egiten dan literatura eta zelan begiratzen dan hego eta erdialdeko amerikako literatureari. Beraz, leku pribilegiatu bat da neuretzat.
2.- Nazinoartean jarduteak indartu egingo zaitu. Animoa eta bultzadea emongo deutsuz ezta?
Nazinoartean indarra hartzea beti da eta seguru izango ditut aukerak bestela ezagutuo ez neukezan idazle, editore eta liburu munduko jentea ezagutzeko, eta hori, beti da interesantea, literaturan zein maila profesionalean be.
3.- Irailaren 7an eta 8an alkarrizketa bi izango dituzu. Bertan, Sara Escamilla, Elvira Liecaga eta Diego Rabasagaz egongo zara. Ezagutzen dozuz? Zer espero dozu?
Ez, bi ez nituan ezagutzen. Diego Rabasaga bai ostera, izan be, Sexto Piso argitaletxearen sortzaileetako bat izan zan. Gainera, beregaz egon izan naz hot nonbait lehenago be eta, beraz, ezagutzen ginan. Baina beste idazle biak ez nituan ezagutzen eta hori lujo handia izango da.
4.- 'Eraikuntzarako materiala' zezeilean agertu zan gaztelaniaz, zelan joan da? Katalanez be itzulita dago baina beste hizkuntza batera itzultzeko proiekturik ba al dago?
Bai, oso ondo joan da gaztelaniara egindako itzulpena eta baita katalanez egindakoa be.
Orain, esango neuke urtea amaitu baino lehen, galegoz be argitaratuko dala eta ia bide polita egiten dauen. Azkenean arnasa emoten deutso itzulpen bakotxak, bai beste itzulpenei bai orijinalari be.
5.- Badaukazu proiekturik martxan?
Bai, proiektu gehiago dodaz martxan, baita buruan be. Baina, bastante sinistuna naz gauza honeekaz [Barreak]... eta ez jat gustetan horreei buruz gehiegi berba egitea, izan be, zulatu bezelako sensazino bat izaten dot, hori iruditzen jat.
6.- Adelantu txiki bat bezela, azkenengo liburua autofikzinoa izan zan, hurrengoa be era horretakoa izango da?
Hori bai esan neike! Hurrengo liburua ez da autofikzinoa izango, ondo bidean noski.
7.- Jarraitzaileak zain dagozan bitartean, liburu gomendiorik?
Azken aldian gustau jatazan liburuen artean, honako honeek gomendauko neukez: La Herencia Vigdis Hjorth-ena eta Los Detalles Ia Genberg-ena.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!