Laguna Baltza eta Urbion Tontorra

Amaia Larruzea 2023-08-31 12:18   Ibilian-ibilian

Soria mapan kokatzen.

Soria mapan kokatzera etorri gara. Badirudi, askotan, toki batzuek ez dabela fama handia hartzen edota gauza zehatzakaitik ezagutzen doguzala, esaterako, Soria, onddoakatik. Bertaratzean, ostera, Errioxatik Soriara bidean, a zelako inguru ederrak dagozan!! Gehien gustau jakuna, Huescako Riglosen oso antzerakoak ziran hatxen pasaia izan zan, ubikazinoa eta dana gorde neban neure eskuko telefonoan eta herrien izenak apuntau, izan be, sano polita Islallana izeneko ingurua!

Handik, Soriara bidean, pasaia aldatzen doa, lausotzen, baina, gerora, badira arnasguneak, izan be, herriko kaleak politak dira paseatzeko, Enjoy kafetegia be ondo dago gosaltzeko. Uritik, Vinuesa herrirantz joko dogu, badirudi polita dala eta taberna asko dituala mokadotxuak egiteko eta jenteak eta gidek gomendatzen dabe. Guk Laguna Baltza ingururantz egingo dogu jarraian, wikilok aplikazinoak mareau egingo gaitualako batetik bestera (beste batzuetan bezela), baina, orain, familiagaz, aparkalekura jotea erabagi dogu. Lau euro ordaindu behar da autoko, zer erremedio. Bideak, bizikletentzat hobeak dira autoentzat baino eta, beste bideetatik gerturatzeko saiakerea egitean azeritxo bat ikusteko aukerea izan dogu, halan da be, onena, acceso a la laguna negra jarten dauen kartela jarraitzea da.

Aparkalekura helduta, bidaiari dezente dagoz eta aparkalekurako tiketagaz batera, museo baterako sarbidea be jasoten dogu. Antza, errendimendu handia atara nahi deutse Soriako inguru honi, erakargarri eta aitagarrienetako bat baita, natureari jagokonez. Bertatik, aukera bi dagoz igoteko, mendi bidetik edota asfaltu pistatik. Autobusak hartzeko aukerea be badago, 1.5 eurotan igon eta bajatuteko zailtasun gehiago dabenentzat. Kotxeagaz ostera, ezin da igon. Guk mendi bideak aukeratu genduzan eta badau bere enkantua, errekatxo baten ondotik pasauta eta gora beherak ditu, alde dezente dago mendi bidetik asfaltoko bidera, azken hau zuzenagoa baita.

Familian egiteko ibilbide aproposa da, izan be, umeek asko gozauko dabe, ibilbide luzeegia egin barik eta bidean, begetazino eta natura elementu ederrak ikusiz. Ondo dago egun bateko plan baterako. Goian, lakuan, esploretako aukera askorik egon ez arren (dana nahiko mugatua dago), polita da bere horretan. Narbarmentzekoa da haizeak gogor joten dauela, azken finean, 1.773 metro ditu. Jatorri glaziarra duen laku hau, Laguna Negra, Urbioneko Zirko glaziarren Parke Naturalaren barruan kokatuta dago.

Ibilbidea luzatzeko aukerea be badago, aukerak non-nahi. Lakuan bertan gelditu eta haizeak gitxiago joten dauen hatxetan ogitarteko ederra jan eta Senda del Portillon izenekora igoteko aukerea da lehenengoa, handik ikuspegi ederra dago, hori bai, hau umeakaz egitea ez neuke gomendauko, aldatz gogorrak eta teknikoagoa dagozalako. Mendian ibiltea ohituago egonda, edozeinentzat merezidu dau. Bigarren helmugea, animau ezkero, aldatz malkartsu horretatik igotea da eta han, Pico Urbion 3.5 kms kartela ikusiko dogu. Handik GR-a jarraitu, eskumakoa edo ezkerrekoa eta gerora, aukera bi agertuko dira, geu Urbion tontorrerantz joango gara.

2.228 m dituan gailur hau ederra da, Laku Izoztua eta bestelakoak ikusteko aukera eskaintzen dau. Covaledatik eta Duruelo de la Sierratik be heltzeko aukerea dago. Gailurra ikusten hastean, bidea dezente aldatzen da eta azken tartetxoa gogorragoa da bainua enkantua handikoa da.

Merezidu dau, gomendagarria!!!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu