Arte eszenikoak bultzatzeko laguntzinoa emongo dau Aldundiak

Bizkaie! 2023-08-31 10:23   Kulturea

Foru Erakundeak 100.000 euro bideratuko ditu antzerki eta jantzako emonaldiak sustatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak arte eszenikoen ikuskizunei bultzadea emoteko programea jarriko dau martxan irailaren 1etik aurrera, arte eszenikoen, jantzaren eta antzerkiaren alorreko ikuskizunak atontzeko foru dirulaguntzen deialdia. Guztira, 100.000 euro dagoz emoteko.

Helburua da Bizkaiko Lurralde Historikoan kultur eskaintza erakargarria bermatzea, lurraldea erreferente egingo dauena garapen kulturalaren arloan, eta sostengua emotea holako proiektuak gauzatzeko gai diran kultur eragileei, Aldundiak ohar batean azaldu dauenez.

Sortzen eta aurrera egiten laguntzeaz gan, ikuskizun eszenikoen zabalkundean eragingo dau Foru Aldundiak, zabalkundea, publizidadea eta propaganda gastuak, eta material grafikoa, ikus-entzunezkoak editatzeko gastuei eta ikuskizunak sustatzeko eta/edo saltzeko gastuei aurre eginez. Proiektuak 2023an garatu beharko dira.

Laguntzinoak eskatzeko epea zabalik egongo da irailaren 1etik 22ra. Egoitza elektronikoaren bidez egin behar dira tramiteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu