Joakin Lizarraga Elkanokoaren lexikoaren azterketea ardatz

Bizkaie! 2023-08-31 10:00   Kulturea

Euskaltzaindiaren eskutik, Nafarroako Gobernuagaz alkarlanean.

Irailaren 7ko eta 8ko berbaldi bi horreen gaia Joakin Lizarraga Elkanokoaren lana eta bizitza izango dira, bai eta bere lexikoaren azterketea be. Hilaren 7an, idazlearen bizitzearen nondik norakoak, obrea, erabilitako idatzizko iturriak eta lexikoaren azterketa filologiko eta dialektologikoak aztertuko dira eta hilaren 8an, barriz, idazlearen biografia.

Joakin Lizarraga euskal letretan ezagutzen dan idazlerik oparoenetako bat da, aproposa Nafarroa Garaiko euskerea hobeto ezagutzeko.

Joakin Lizarraga edo Lizarraga Elkanokoa (Elkano, 1748 - Elkano, 1835) abadea eta euskal idazlea izan zan. Garaiko idazle euskaldun garrantzitsuenetakoa, lanak Iruñerriko aldaeraz idatzi zituan, bizi ziran eleiztarrei heziketa erlijiosoa eskaini ahal izateko. 5.000 orrialde inguru idatzi zituan eskuz eta euskeraz. Hizkuntzeari jagokonez, oso aberatsa da Joakin Lizarragaren lanek eskaintzen daben informazinoa.

Egilea, Ibai Iriarte Goñi, 2017an graduau zan eta hurrengo urtean Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza masterrari emon eutson hasierea. 2017ko irailetik 2022ko urtarrilera Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak babesturiko Joakin Lizarragaren lexikoa aztertzeko egitasmoan parte hartu dau eta EHUko doktorego programako kide da 2019tik.

Egitaraua

- Irailaren 7an, 18:00etan:  Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan: Lexikoaren azterketeari buruzko hitzaldia. Euskeraz.

- Irailaren 8an, 18:00etan: Elkanon: Joakin Lizarragaren lanak eta biografia. Gaztelaniaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu