XXIII. Augustin Zubikarai bekako deialdia zabalik
2023-08-31 08:18 KultureaUrriaren 13ra arte aurkeztu leitekez proiektuak.
Elkar argitaletxeak eta Ondarroako Udalak XXIII. Augustin Zubikarai Nobela Saria ipini dabe martxan, euskerazko literaturea zabaldu eta idazleei bultzadea emoteko asmoz. Nobelak idazteko proiektuak bialdu behar dira, eta irabazleak nobela osoa idatzi eta argitaratzeko laguntzinoa izango dau. Dirutan, 8.000 euro izango dira.
Interesa daben idazleek urriaren 13ra arteko epea izango dabe proiektuak aurkezteko. Idatziko daben nobelearen lagin bat bialdu behar dabe, 2.000 eta 6.000 karaktere bitartekoa. Lanak, jatorrizkoak izateaz gan, euskeraz idatzita egon beharko dira.
Urriaren 31 baino lehen emongo dabe irabazlearen barri. Ondoren, urtebeteko epea izango dau sarituak nobelea amaitu eta atontzaileei aurkezteko. Idazleak, bere lana entregauko ez baleu, edo idazlan horren kalidadea eta izakerea, epaimahiakoen ustez, proiektuan azaldutakoen aldean nabarmen kaxkarragoak izango balira, idazleak itzuli egin beharko dau jasotako dirua. Gitxienez, liburuak 150.000 karaktere izan beharko ditu.
Proiektuak orokorra@ondarroa.eus posta elektronikora bialdu behar dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!