Kulturea Bilboko auzoetara hurreratuko da irailean

Bizkaie! 2023-08-30 12:57   Kulturea

Bilboko Udalak kultura-programa ugari jarri ditu martxan.

Bilboko Udalak, urteko 365 egunetan Bilbo kultur uria izatearen aldea egoten dau kultur ekimenez beteriko iraila proponiduta. Aste Nagusiari agur esan ondoren, Udalak programa ugari jarriko ditu martxan datozen egunetan, esaterako, zirku garaikidea, kaleko antzerkia, musikea, arte bisuala, literaturea edo folklorea, doban, auzoak agertoki nagusi bihurtuz. Beraz, programazino edegia, askotarikoa eta guztientzat dago diseinauta.

Datozen egunetan martxan jarriko diran kultur programak honako honeek dira: Eszena Kalera, Expodistrito, Dantza Plazetan, Zirkualde eta Plazarik plaza.

Eszena Kalera, irailaren 1etik 30era

Bilboko auzo guztietan egingo diran kale-arteen zirkuitu horrek ikuskizun ugari izango ditu: zirkua, pailazoak, umeentzako jantzaldiak edo ikusle guztientzako antzezkizunak.

Eguenean, irailak 1, Solokoetxe auzoan hain zuzen be, Idoia López Callejas diziplina anitzeko artistearen Ido LocA Cia konpainiak edegiko dau programazinoa, ¡Qué circo de mujer! obreagaz. Ordutik aurrera, eta hilaren 30era arte, 20 euskal konpainiek 34 emonaldi eskainiko ditue uriko 8 auzoetan.

Expodistrito, irailaren 1etik aurrera

1etik aurrera, Expodistrito programeak tokiko artisten erakusketak hurreratuko ditu Udal Zentroetara.

Urtea amaitu arte, diziplina askotako lanak ikusi ahal izango dira, besteak beste, pinturea eta akuarelea, argazkigintzea, arte digitala, eskulturak eta naturearen artea.

Jantza Plazetan, irailaren 10ean eta 30ean

Irailaren 10ean Gaztedi Dantzari Taldearen erromeria izango da Zumarraga plazan. Hilaren 30ean, barriz, hiru jarduera eskiniko dira; Santiago plazako ohiko erromeria; jantza erakusketea Zorrotzako frontoian, Ibai-Arte Jantza Taldeagaz; eta Ondalaneko erraldoien kalejirea Sarriko auzoan.

Zirkualde, irailaren 23an eta 24an

Zirku-arteen azoka Errekalden egingo da iraileko laugarren asteburuan. Euskal Herriko eta Estatuko konpainiek euren azken obrak eta ikuskizunak aurkeztuko ditue. Gainera, Jantza Bertikalaren I. Topaketa Profesionala egingo da.

Plazarik Plaza, irailaren 28an eta 29an

Kalejirak zein jantza taldeen obrak izango dira Basurtuko kaleetan zehar. Beti Jai Alai Dantzari Taldeagaz atondua, ez da faltako beste autonomia erkidegoko folklore talde konbidadu bat.

Programa bakotxaren informazino zehatza laister jakinarazoko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu