Eider Rodriguez idazlea 'Hay Festival Querérato' jaialdian izango da

Bizkaie! 2023-08-29 12:22   Kulturea

Haren lehen elebarriaz egingo dau berba, Eraikuntzarako materiala (2021).

Eider Rodriguez idazle eta irakasleak 8. Hay Festival Querétaro jaialdian hartuko dau parte. Eider Rodriguez, Euskal Herriko Unibersidadeko irakaslea da eta Eta handik gutxira (2004), Haragia (2007), Katu jendea (2010) eta Bihotz handiegia (2017) liburuak idatzi ditu. Haren azken elebarria 2021ean argitaru zan, Eraikuntzarako Materiala.

Hay Festival Querétaro irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Erresuma Batuan dau presentzia gehien eta literatura, pensamendua, ideak eta personen arteko trukea sustatzeko jaialdi inklusiboa da, publiko guztientzat zuzendua.

Eider Rodriguez idazleak, Eraikuntzarako materiala eleberriaz egingo dau berba Mexikon ospatzen dan jaialdian. Lanak, autofikzino ezaugarriak ditu, haren aitaren alkoholismoaren orbanez zipriztindutako umezaro eta familia baten istorioa kontetan dau, gurasoen eta seme-alaben arteko hartu-emonak jorratuz.

Jaialdiaren 8. edizinoa irailaren 7tik 10era izango da. Jaialdiak, nazinoarteko, nazinoko eta tokiko talentuak buztartzen ditu, publiko zabalarentzat hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta proiekzinoak eskainiz.

Rodriguez gipuzkoarrak irailaren 7an eta 8an emongo ditu alkarrizketa bi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu